Claymore ezpataren erreplika.

Claymore (Eskoziako gaeleraz claidheamh-mòr, "ezpata handi") Eskozian Goi Erdi Aro eta Aro Modernoaren artean erabilitako ezpata mota bat da. Bere tamaina handia dela eta, bi eskuekin helduz erabiltzen da.

HistoriaAldatu

Jada Eskoziako Independentzia Gerretan ezpataren bertsio txikiago bat erabiltzen zen, baina ezpata Handia XV. mendea eta XVII. mendearen artean erabili zen.

Borrokan azkenengo aldiz erabili zen gatazka garrantzitsuena, 1689an, Killiecrankie guduan izan zen.

1707ko Batasun Agiriaren ondoren, eskoziar eta gainontzeko britainiar erregimenduen batasuna gauzatzean ere erabilia izan zen, baina jada eskoziar ofizialek bakarrik erabiltzen zuten, garaikideak eta arinagoak ziren ingeles ezpatetatik ezberdindu eta beren eskoziar jatorria nabarmentzeko: batez ere, indar eta botere ikur gisa, eta Eskoziako Lur Garaietako klanen bizimoduaren islada bezala.

XIX. menderarte eskoziar erregimenduetan erabiliak izan ziren.

NeurriakAldatu

Ezpataren bataz besteko neurriak honakoak dira: 140 cm (55 hatz) luze osotara, 33 cm (13 hatz) heldulekuak, 107 cm (42 hatz) ahoak, eta 2,5 kg (5,5 libra) inguruko pisua.

Inoiz erregistratutako claymore ezpata handiena, 10 kg pisu eta 2,24 metro luze zituen fuilteach-mhuirt delakoa da, ustez, XV. mendean Maxwell klaneko kide batek erabilia. Gaur egun Edinbugheko Gerra Museo Nazionalean ikusgai dago.

Kanpo estekakAldatu