Clagnyko gaztelua (frantsesez: château de Clagny) jauregi bat da, Versaillesko jauregiaren ipar-mendebaldean dagoena. Jules Hardouin-Mansart izan zen eraiki zuena. Madame de Montespanentzako eraikitzeko 6 urte behar izan zituen 1674 urtetik 1680 urtera. 1769an eraitsi zuten zeren eta urteak pasata gaztelua bertan behera geratu zelako. Bere itxura originala grabatuen eta Bâtiments du roi-ko artxibotan sakabanatua dauden erreferentziekin soilik aurki daiteke.

Clagnyko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaYvelines
Frantziako udalerriVersailles
Koordenatuak48°48′32″N 2°08′14″E / 48.8089°N 2.1372°E / 48.8089; 2.1372
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1670(e)ko hamarkada
JabeaMadame de Montespan
Arkitektura
ArkitektoaJules Hardouin-Mansart

Luis XIV. ak Clagnyren jabetza erosi zuen 1665an. 1674 ekainaren 12an eraikuntza lanak hasi ziren. André Le Nôtrek lorategiaren diseinua egin zuen. Gazteluan zeuden margolan garrantzitzuenetarikoa Henri Gascarek margotutako erretratua izan zen, margolanean Madam de Montespan estilo barrokoa duen sofa batean agertzen da jesarrita eta kupido batzuk agertzen dira kortinak batzuk eusten, Madam de Montespanen atzean agertzen da Clagnyko gazteluaren kanoi gangan.

Madame de Montespan 1707an hil ondoren, Maineko dukea Clagny oinordekotzan jaso zuen. Gero, bere biloba heredatu zuen baina bere biloba hiltzean, Frantziako koroa geratu zen gazteluarekin.

Madameko gaztelua orduko bi milioi libra kostatu zuen, berrogei urte geratu zen abandonatuta, eta hezetasuna garatu zen gaztelu osoan horren ondorioz erabaki zuten hoberena gaztelua eraistea izango zela. Clagny gaztelua koroara itzuli zenean, Luis XV.a hamaika hektarea eman zizkion bere erreginari lurrak 1767tik 1772ra eraikitako ursulina komentua Richard Mique diseniatu zuen. Boulevard de la Reine parkearen bidez eraiki zuten 1772. urtean. Bigarren parkearen azpian banatu zen parkea; Gaur egun, Versaillesko Saint-Quentin-en-Yvelines Unibertsitateko eta René Panhard pabiloiko zientzia zatia bertan kokatuta dago.