Civil Disobedience (ingelesetik, euskaraz Desobedientzia zibila) Henry David Thoreauk idatzitako hitzaldi baten izenburua da, 1848. urtean argitaratu zena. Idazkiak desobedientzia zibilaren oinarriak azaltzen ditu, Thoreauk berak praktikan jarri baitzituen: 1846ko udan, uko egin zion zergak ordaintzeari eta, horrenbestez, atxilotu eta Concord-eko espetxean sartu zuten. Thoreauk azaldu zuenez, ez zegoen prest esklabotza eta gerra bidegabeak bultzatzen zituen estatu batekin kolaboratzeko (kasu hartan, Mexikorekin).

Kanpo estekak

aldatu