Ciutat Meridiana
Ciutat Meridiana Kataluniako Bartzelona hiriko Nou Barris barrutian dagoen auzo bat da. Berez, hirian iparraldeena dagoen auzoa da. 2009an 11.355 biztanle zituen. Antzinako Sant Andreu de Palomar udalerriko Valbona eremuko lursailetan kokatua dago. Montcada i Reixac udalerriarekin mugatzen du eta Turó de Roquetes muinoaren malda aldapatsuan dago.
Ciutat Meridiana | |
---|---|
Azalera | 0,355 km² |
Biztanleria | 11.355 (2009) |
Dentsitatea | 31.985,915 bizt / km² |
Iruditegia
aldatu-
Vallésko akueduktua.
-
Ciutat Meridiana auzoko metro geltokia.
Kanpo estekak
aldatu- Ciutat Meridiana auzoa Bartzelonako udal webgunean (Katalanez) (Gaztelaniaz)