Estrepa zuri
Estrepa zuria (Cistus albidus) Cistaceae familiako landare loreduna da.[1]
Estrepa zuri | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malvales |
Familia | Cistaceae |
Generoa | Cistus |
Espeziea | Cistus albidus |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9d/Cistus_albidus_MHNT.BOT.2009.17.16.jpg/220px-Cistus_albidus_MHNT.BOT.2009.17.16.jpg)
Deskribapena
aldatuMetro erdi eta gehienez metrobeteko altuera hartzen du. Zuhaixka hau ez da bereziki adarkatua. Bihotz itxurako hosto zabalak ditu, hiru nerbio oso markatuak dituztela. Hostoak zurixkak dira.
5 cm-ko diametroa hartzen duten lore arrosa edo more handiak ditu. Bost petalo dituzte.[2] Lore bakartiak dira normalean batzuetan 3-4 ikus daitezke batera. Adarren puntatan ateratzen dira.
Bizitokia
aldatuMediterraneo aldean bizi da, karezko lurzoruetan eta klima bero eta lehorrean.
Erabilera
aldatuOhar medikoa
Landaretik ateratzen den erretxina marroia eztulari aurre egiteko ziropetan erabili izan da.
%5-10 proportzoan diluituta azalean igurzteko sustantzia ekoizten da. Eta infusioan hartuta urdaileko minarentzako ona da.
Hosto latzak dituenez tresnak garbitzeko erabili izan da.
Iruditegia
aldatu-
Landarea.
-
Hosto zurixkak.
-
Lore morea.
-
Fruituak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ellul P., M. Boscaiu, O. Vicente, V. Moreno, J. A. Rossello. (2002). «Intra- and Interspecific Variation in DNA Content in Cistus (Cistaceae)» Annals of Botany 90 (3): 345-351..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |