Eskualdea Aragoiren barruan eta udalerrien konapena.

Cinca Beherea (Bajo Cinca/Baix Cinca ofizialki) Huescako probintziaren hego-ekialdean dagoen eskualde mugakidea da, Aragoiko autonomia erkidegoaren barruan (Espainia) eta Lleidako probintziaren ondoan (Katalunia). Zaragozako probintziaren barruan dago Mequinensa udalerria, bakarra dagoena Huescatik kanpo.

1419,60 km²-ko azalera dauka eta 2012an ia 25.000 biztanle, 11 udalerritan banatuta. Fraga herriburua da.

UdalerriakAldatu

  1. Fraga: 14.655 biztanle (2012).
  2. Mequinenza-Mequinensa: 2.449 biz.
  3. Zaidín-Saidí: 1.750 biz.
  4. Belver de Cinca: 1.375 biz.
  5. Torrente de Cinca-Torrent de Cinca: 1.321 biz.
  6. Ballobar: 940 biz.
  7. Osso de Cinca: 806 biz.
  8. Ontiñena: 584 biz.
  9. Velilla de Cinca-Villella de Cinca: 452 biz.
  10. Candasnos: 381 biz.
  11. Chalamera: 115 biz.

KulturaAldatu

HizkuntzakAldatu

Eskualde elebiduna da, Mequinensa, Torrent de Cinca, Villella de Cinca eta Saidí hiztun gehienak katalanezkoak dira, Fraga herriburuan erdi eta erdi diren bitartean. Udalerri hauek guztiak Sartaldeko Zerrendan kokatuta daude.

Bestela, Ballobar, Belver de Cinca, Candasnos, Chalamera, Ontiñena eta Osso de Cinca-n hiztun gehienak gaztelerazkoak dira.

Arkitektura ondareaAldatu

Fragan San Pedro eliza eta Villa Fortunatos aztarna erromatarrak, Santa María de Chalamera, San Valero de Velilla, Ballobar eta Ontiñenako eliza erromanikoak eta Mequinenzako gaztelua aipatzekoak dira.

LiteraturaAldatu

Hemen jaiotako idazleen artean Ramón J. Sénder eta Jesús Moncada nabarmentzeko modukoak ditugu.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu