Christine (eleberria)

Christine Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1983ko apirilaren 29an Viking Press argitaletxeak argitaratu zen.

Christine
Datuak
IdazleaStephen King (1983)
Argitaratze-data1983ko apirilaren 29an
GeneroaBeldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburuaChristine
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaViking Press
Herrialdea AEB
Orrialdeak526
ISBN978-0-670-22026-7
Euskaraz
IzenburuaChristine

Argumentua

aldatu

Arnold Cunningham, ezizenez Arnie, institutuko xake elkarteko kidea den nerabe oso lotsati eta ikaslea da. Bere aknea eta betaurreko handien ondorioz beste ikasle batzuen txantxen eta umilazioen jomuga da. Arnieren lagunminena Dennis da, institutuko amerikar futboleko taldean jokatzen duenez gainontzeko ikasleen artean oso ongi ikusia dago.

Egun batez, Arniek Christine deritzon 1958ko Plymouth modeloko auto bat ikusiko du, gasolina merkeagoa eta rock and rolla puri-purian zegoen garaiko autoa. Arnie autoa nola edo hala erosteko prest dago. Eta horrelaxe egingo du. Baina autoa zaharberritzeko lan neketsuan dabilela, autoak berezko bizia duela jabetuko da. Edota bere irudipena ote da? Dennisek azkeneko hau pentsatzen du, baina Libertyville herriko kale eta etorbideetan barna jendea hila agertzen hasiko da, gainera autoak Arnierengan eragin oso kaltegarria ere baduela dirudi, mutil gaztean mundutik isolatu eta autoarekin guztiz obsesionatzeraino. Eta azkenean Dennisek errealitate beldurgarriari uko ezingo dion unea iritsiko da: Christine bizirik dago...

Zinema

aldatu

Kanpo estekak

aldatu