Christina Victoria Grimmie (Marlton, NJ, 1994ko martxoaren 12a - Orlando, Florida, 2016ko ekainaren 10a), YouTuber, abeslari, konpositore eta aktore estatubatuarra izan zen. 2009an, abesti ezagunen bertsioak Youtubera igotzen hasi zen. Find Me (2011) bere EPa kaleratu ondoren, milioi bat harpidedun lortu zituen YouTube kanalean. Bere kanalak bi milioi harpidedun lortu ondoren, estudioko lehen diskoa kaleratu zuen, With Love (2013).

Christina Grimmie

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristina Victoria Grimmie
JaiotzaMarlton1994ko martxoaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaOrlando2016ko ekainaren 10a (22 urte)
Hobiratze lekuaBerlin Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketaren biktima: bala zauria
HiltzaileaKevin James Loibl (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCherokee High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, piano-jotzailea, youtuberra, aktorea, estudioko musikaria eta telebista-ekoizlea
Genero artistikoapop musika
rhythm and bluesa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
baxua
DiskoetxeaUniversal Music Group
Island Records
Republic Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateoa

christinagrimmie.com
IMDB: nm4789907 Rottentomatoes: celebrity/christina_grimmie TV.com: people/christina-victoria-grimmie
Facebook: christinagrimmie Twitter: TheRealGrimmie Instagram: therealgrimmie Youtube: UCUudDyi0JiVmSxarvU98YYQ Bandcamp: christina-grimmieSouncloud: christinagrimmie Spotify: 0Cav8jyZKAHMFbAusOmjku iTunes: 441742009 Last fm: Christina+Grimmie Musicbrainz: 94d40ba7-2b35-48ae-86f1-66ea06102693 Songkick: 4123631 Discogs: 4075503 Allmusic: mn0002608562 Find a Grave: 194975326 Deezer: 2910061 Edit the value on Wikidata

2014an, Grimmie lehiakide izan zen The Voice programaren seigarren denboraldian, eta hirugarren postuan sailkatu zen. Adam Levine, ikuskizuneko bere entrenatzaileak, finalean iragarri zuen emaitzak edozein izanda ere, 222 Records diskoetxearekin sinatuko zuela. Lil Wayne-k Young Money Entertainment bere zigiluan sinatzea ere eskaini zion. Island Records-en sinatu zuen aldi labur batez.

2016an, Grimmiek bigarren EPa kaleratu zuen, Side A. Urte horretan bertan, aktore rol batean ere parte hartu zuen, The Matchbreaker filmean lehenengo agerpen bakarra egiten. 2016ko ekainaren 10ean, Grimmie tiroz hil zuen bere buruaz beste egin zuen zaletu batek; tiroketa autografoak sinatzen ari zela gertatu zen, Orlando-n (Florida) kokatutako The Plaza Live antzokian egindako emanaldi baten ondoren.

2017an, Side B, bere Side A EParen hilondoko jarraipena, eskuragarri egon zen Spotify-n eta iTunes-en . 2017ko ekainaren 9an, Grimmie-ren bigarren eta azken diskoa, All Is Vanity, argitaratu zen hil ondoren. 2019an, bere YouTube kanala lau milioi harpidedunetara iritsi zen.

Kanpo estekak aldatu