Christensen glaziarra
Christensen glaziarra (norvegieraz: Christensenbreen) Bouvet uhartearen hegoaldeko kostaldera heltzen den glaziar txiki bat da, Cato lurmuturraren ekialdean, kokapen geografikoa 54°28′S 3°24′E / 54.467°S 3.400°E da. Uharte subantartikoa Hego Ozeano Atlantikoan dago. Glaziar hau Carl Chun buru zuen espedizio alemaniarrak ikusi zuen lehen aldiz 1898an. Gero, Norvegiako espedizioak Harald Horntvedt Norvegia itsasontziaren kapitainaren agindupean ikusi zuen berriro, eta uhartea bere herrialdera beretu zuen. Lars Christensen espedizioko finantzariaren omenez, glaziar honi abizena eman zitzaion.
Christensen glaziarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | glaziar |
Eponimoa | Lars Christensen (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°28′00″S 3°24′00″E / 54.4667°S 3.4°E |
Estatu burujabe | Norvegia |
Uharte | Bouvet uhartea |