Chow-chow txakur-arraza txinatarra da.[1][2] Chow-chow arraza jatorrizkotzat jotzen da, XIX. mendean arraza modernoak agertu aurrekoa.[3] Spitz txakur motan sailkatutako txakurra da, NFZk bere 5. taldean du kokatua izendapena[4].

Chow-chow
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaTxinako Herri Errepublika
Altueraarra: 48 cm gutxienekoa
arra: 56 cm gehienez
emea: 46 cm gutxienekoa
emea: 51 cm gehienez
Kumaldiaren tamaina4,4
Katalogo kodea205

Historia aldatu

Txinako historian txakur hau bezalakoak 2.000 urtean ezagutu izan dira, eta uste da Asia iparraldean, eskualde artikoetan, duela jatorria. Handik zabaldu zen lehenbizi Mongoliara eta gero Txinara. Elikagai gisa erabiltzen zuten antzinako txinatarrek, baita zaintzaile-txakur gisa ere.[5]

Ezaugarriak aldatu

Garezur zabal eta laua, belarri txikiak, puntetan zertxobait biribilduak, bular zabal eta sakona, isats altua, bizkarraldearen gainean kurbatua eraman ohi duena. Bere mihi iluna, kolorez beltza edo morea, bereizgarria da oso.[6]

  • Kolorea: beltza, gorria/sua, urdinska, beixa eta krema.
  • Ilajea: Latza izan daiteke (ugaria, lodia eta zakarra, eta isats kiribildua), edo leuna (lodia oro har).
  • Altuera: Arrak 48-56 cm, emeak 46-51 cm
  • Pisua: 20-32 kg

Bere nagusiari leiala izan ohi da, independentea, urduria eta sentibera. Chow-chowa gozotasunez eta sendotasunez tratatu behar da aldi berean. Ariketa gutxi gustatzen zaio eta jatuna da ordea. Maitekorra eta leiala da familiarekin, baina arrotzekin tratuan zakarra izan ohi da.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Chow-chow» artikulutik itzulia izan da, 2022-09-24 data duen 30677581 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-09-24 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Chow Chow. dogs.animal-world.com.[Betiko hautsitako esteka]
  2. chow chow | breed of dog. britannica.com.
  3. Larson, Greger; Karlsson, Elinor K.; Perri, Angela; Webster, Matthew T.; Ho, Simon Y. W.. (2012-06-05). «Rethinking dog domestication by integrating genetics, archeology, and biogeography» Proceedings of the National Academy of Sciences 109 (23): 8878–8883.  doi:10.1073/pnas.1203005109. ISSN 0027-8424. OCLC .PMC3384140 PMID 22615366..
  4. «CHOW CHOW» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  5. Yang, Hechuan; Wang, Guodong; Wang, Meng; Ma, Yaping; Yin, Tingting. (2017-02-16). «The origin of chow chows in the light of the East Asian breeds» BMC Genomics 18 (1): 174.  doi:10.1186/s12864-017-3525-9. ISSN 1471-2164. OCLC .PMC5312535 PMID 28201986..
  6. Chow Chow Standard. Fédération Cynologique Internationale.

Kanpo estekak aldatu