Chongqing udaltasuna Yangtze eta Jialing ibaiek zeharkatzen dute, eta erliebea nahiko malkartsua dela kontuan hartuta Chongqingeko zubiak oso garrantzitsuak dira Yangtze ibaiaren bi aldeen arteko lotura bermatu ahal izateko.

Jialing ibaiaren gaineko zubia.
Hechuango zubi baten ikuspegia.

Historia aldatu

Chongqing "Zubien hiria" izenarekin ezagutzen da Txina osoan. Gaur egun 15 zubi daude hiri osoan, eta beste hiru eraikitze prozesuan daude.

Hiriko arduradunak etorkizuneko errepide eta metro sareak prestatzen ari direla, litekeena da zubi kopurua bikoiztea.

Zubiak aldatu

Yangtze ibaiaren gaineko zubiak aldatu

Masangxi Yangtze zubia aldatu

Masangxi Yangtze zubia (txineraz: 麻生溪长江大桥), udaltasunaren hegoaldean dago, hirigunetik hamar kilometrora. Jiulongpo eta Huaxi batzen ditu.

Bi zutabedun tirante zubi honek 900 bat metroko luzera dauka.

Ergongyan Yangtze zubia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ergongyan Yangtze zubia»

Ergongyan Yangtze zubia (txineraz: 合阳嘉陵江大桥), udaltasunaren hegoaldean dago Jiulongpo eta Nan'an Barrutiak elkartuz. Zubia hirigunetik 6 kilometrora altxatzen da, bi zutabe ditu eta 800 metro luze da.

Caiyuanba Yangtze zubia aldatu

Caiyuanba Yangtze zubia (txineraz: 菜园坝长江大桥), udaltasunaren hegoaldean dago erdiguneko Yuzhong eta Nan'an Barrutiak elkartuz.

2005ean hasi ziren eraikitzen eta 2007an zabaldu zen eta 800 metro inguruko luzera dauka.

Shibanpo Yangtze zubia aldatu

Shibanpo Yangtze zubia (txineraz: 石板坡长江大桥), Caiyuanba zubiaren ekialdean dago, Yuzhong eta Nan'an Barrutiak elkartuz. Zubiak lau errei ditu norabide bakoitzeko eta kilometro bateko luzera. Hirian eraikitako lehen zubietako bat izan zen, eta jatorriz bi errei zituen norabide bakoitzeko. Dena den, 2004tik 2006ra bitartean, zubi zaharraren ondoan beste bat eraiki eta bikoiztu egin zen errei kopurua.

Chongqing hirian Yangtze ibaiak duen punturik zabalenetakoa da, eta zubia, ibaiaren erdian dagoen uharte baten gainetik igarotzen da.

Dafosi Yangtze zubia aldatu

Dafosi Yangze zubia (txineraz: 大佛寺长江大桥), Jiangbei eta Nan'an Barrutiko Tushan guneak batzen ditu. Jialing eta Yangtze ibaiek bat egin ondoren, Yangtze ibaian dagoen lehen zubia da, hirigunetik bost kilometro iparraldera.

Zubiak 900 metro baino gehiago dauzka.

Fuling Yangtze zubia aldatu

Fuling Yangtze zubia (txineraz: 涪陵长江大桥), Fuling Barrutiaren erdigunetik mendebaldera dago, Chongqing udaltasunaren erdigunetik 79 kilometro ekialdera. Zubiak bi zutabe ditu eta bi errei norabide bakoitzeko.

Zubiak 600 metro inguruko luzera dauka.

Fengdu Yangtze zubia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Fengdu Yangtze zubia»

Fengdu Yangtze zubia (txineraz: 丰都长江大桥), Fengdu Konderritik gertu dagoen zubia da, Chongqing udaltasunaren erdigunetik 115 kilometro ekialdera. Zubiak bi errei ditu norabide bakoitzeko eta 600 bat metroko luzera.

Zhongxian Yangtze zubia aldatu

Zhongxian Yangtze zubia (txineraz: 忠县长江大桥), Zhongxianen dago, Chongqing udaltasunaren ekialdeko muturrean, erdigunetik 140 kilometro ingurura. Zubiak bi zutabe eta bi errei ditu norabide bakoitzeko.

Luzera 500 metro ingurukoa da.

Wanzhou Yangtze zubia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Wanzhou Yangtze zubia»

Wanzhou Yangtze zubia (txineraz: 万州长江大桥), antzina ere Wanxian zubi ere deitua. 1997an Wanzhou Barrutian, Yangtze ibaiaren gainean eraikitako zubia da. Arkudun zubi honek errei bakarra dauka norabide bakoitzeko eta Chongqing udaltasunaren erdigunetik 220 kilometro ipar-ekialdera dago.

Zubiak 856,12 metroko luzera dauka.

Yunyang Yangtze zubia aldatu

Yunyang Yangtze zubia (txineraz: 云阳长江大桥), Chongqing udaltasuneko Yunyang Konderrian dagoen bi zutabedun zubia da. Zubiak 800 metroko luzera dauka eta hiriaren erdigunetik 280 kilometro ipar-ekialdera dago.

Fengyie Yangtze zubia aldatu

Fengyie Yangtze zubia (txineraz: 奉节长江大桥), Chongqing udaltasuneko Fengjie Konderrian dagoen bi errei dituen bi zutabedun zubia da. Zubiak 700 metroko luzera dauka eta hiriaren erdigunetik 330 kilometro ipar-ekialdera dago.

Wushan Yangtze zubia aldatu

Wushan Yangtze zubia (txineraz: 巫山长江大桥), Chongqing udaltasuneko Wushan Konderrian dagoen zubia da. Errei bakarra dauka norabide bakoitzeko eta 600 metro inguruko luzera.

Zubia udaltasunaren ipar-ekialdeko muturrean dago, erdigunetik 370 kilometrora eta Yangtze ibaiaren gainean Chongqingen dagoen azken zubia da.

Jialing ibaiaren gaineko zubiak aldatu

Heyang Jialing zubia aldatu

Heyang Jialing zubia (txineraz: 合阳嘉陵江大桥), udaltasunaren iparraldean dago Hechuan Barrutian, hirigunetik 56 kilometrora.

Zubiak 450 bat metroko luzera dauka.

Shaxi Jialing zubia aldatu

Shaxi Jialing zubia (txineraz: 沙溪嘉陵江大桥), udaltasunaren iparraldean dago, Yanjing herrixkatik gertu, hirigunetik, hirigunetik 50 kilometrora.

Zubiak 480 bat metroko luzera dauka.

Huanghuayuan Jialing zubia aldatu

Huanghuayuan Jialing zubia (txineraz: 黄花园嘉陵江大桥), udaltasunaren erdigunetik gertu dago, eta Jiangbei eta Yuzhong Barrutiak elkartzen ditu. Jialing ibaiak Yangtze ibaiarekin bat egin aurretik dagoen azken zubia da.

Zubiak 750 metro inguru ditu.

Bestelako zubiak aldatu

Hechuandik Jialing ibaiaren ibilbidean jarraituz beste zazpi zubi daude.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu