Cho Nam-joo
Cho Nam-Joo (Hangul: ; Hanja: 조남주; Seul, Hego Korea, 1978) Hego Koreako idazlea da, Kim Ji-young, Born 1982 izeneko eleberriaren egilea. Eleberrigile bihurtu aurretik, Cho Nam-joo telebistako gidoilari gisa aritu zen. Lana utzi eta etxean geratzea erabaki zuen, alaba hazteko.
Cho Nam-joo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Seul, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Lehen hizkuntza | koreera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ewha Womans University (en) |
Hizkuntzak | koreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
- Hau korear izena da, abizena Cho du.
Cho Nam-Jook soziologia ikasi zuen Ewha Emakumeen Unibertsitatean. Hamar urtez aritu zen aktualitateko telebista saioetan idazten, alaba zaintzeko lanari uko egin zion arte. Gero, zailtasunak aurkitu zituen bere lan-ibilbideari berriz ekiteko. Hori dela-eta, artikuluak eta datu soziologikoak biltzen hasi zen, Korean bizi zen emakume baten fikziozko biografia idazteko, jaiotzatik gaur egunera arte. Horrela, 2016an Kim Ji-young, 1982an jaioa eleberria argitaratu zuen.
Cho Nam-joo-ren Kim Ji-young, Born 1982 liburuaren argitalpena #MeToo mugimenduarekin batera gertatu zen Hego Korean, eta bertan ondo deskribatzen da herrialde horretan zabalduta dagoen genero-ekitate eza, umetan nahiz lan-eremuko jarzapen-egoeretan. Liburuak eragin politikoa ere izan du, eta horrela, lan- eta soldata-diskriminazioari aurre egiteko asmoz egindako hainbat lege Cho Nam-joo legeak bezala bataialu dituzte.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Hego Koreako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |