Chiuta Malawi eta Mozambike arteko mugan dagoen aintzira da[1].

Chiuta (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera620 m
Motaaintzira
Zabalera10 km
Azalera200 km²
Sakonera1,13 m
Geografia
Map
Koordenatuak14°49′03″S 35°51′14″E / 14.8175°S 35.8539°E / -14.8175; 35.8539
Hidrografia
Betebidea
HustubideaLugenda River (en) Itzuli

Geografia aldatu

Chilwa eta Amaramba aintziren artean kokaturik dago[2], Rift Haran Handiaren hegoaldean dagoen sakonune endorreiko batean. Luzeran 64 km hartzen ditu eta zabaleran 13 km gehienez[1].

Chiuta aintzirak 3-4 metrotako sakonera baino ez du eta urte sasoiaren arabera asko aldatzen da haren azalera, sasoi lehorrean 25 km² izatetik sasoi euritsuan 130 km² izatera. Amaramba aintzirarekin batera Luganba ibaiak hustutzen ditu eurite sasoian baina sasoi lehorrean ibaiaren eta aintziren arteko kontaktua eten egiten da. Lugenda ibaia Ruvuma ibaiaren adarra da.

Fauna aldatu

Chiuta aintziran 37 arrain espezie deskribatu dira (Ojda 1994), aipagarrienak Oreochromis shiranus, Clarias gariepinus eta Barbus paludinosus. Uretako hainbat landare espezie ere badira, hala nola, Potamogeton welwitschii, Ceratophyllum demersum, Eleocharis dulcis, Oryza barthii, Vossia cuspidata eta abar (Ojda 1994).

Ekonomia aldatu

Inguruko herrientzako jarduera ekonomiko nagusia arrantza da eta sarritan izan dira istiluak herrialdeen artean, malawiarrek mozanbikearrei legezkanpo arrantzan aritzea egozten baitiete[3].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Lake Chiuta | lake, Africa | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  2. «ILEC TWAP Lakes Portal» ilec.lakes-sys.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  3. (Ingelesez) «Mozambique, Malawi fish wars rage on – Nyasa Times» Stop Illegal Fishing (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).

Kanpo estekak aldatu