Chine Thybaud (1997eko urriaren 18a) frantziar aktorea da. Toulouse-Lautrec Lizeoa telesailean Victoire Dupré ikaslearen papera antzezteagatik da ezaguna[1].

Chine Thybaud
Bizitza
Jaiotza1997ko urriaren 18a (26 urte)
Herrialdea Frantzia
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea

IMDB: nm11788166 Instagram: chinethybaud Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ez zuen aktore izateko asmorik azaldu gaztetan. Paris-Dauphine Unibertsitatean "Zientzia politikoak" ikasten ari zela Mélissa Drigeard zuzendariak Tout nous sourit filmerako Juliette Pottier neska gaztearen papera egin zezan konbentzitu zuen[1]. Urte berean Netflix plataformarako Endless Night filmean protagonista izan zen[2]. Loaren nahasteak tratatzeko botikekiko menpekotasuna duen nerabe bat antzeztu zuen. 2022an Tandem telesaileko atal batean hartu zuen parte.

2023an Toulouse-Lautrec Lizeoa telesaileko protagonista izateko aukeratu zuten[3]. Telesail frantziar-belgikar honek 52 minutuko telesail onenaren saria jaso zuen Arroxelako 2022ko fikziozko jaialdian. Filmea grabatzen ari zela École Normale Supérieuren sartu zen diseinuaren eta dokumentalen ekoizpenaren masterra egitera.

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
2020 Tout nous sourit Juliette Pottier Mélissa Drigeard

Telebistan aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2022 Endless Night Pauline Protagonista, 6 atal
2022 Tandem Tina Dumont atal bakarra
2023 Toulouse-Lautrec Lizeoa Victoire Dupré Protagonista

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Frantsesez) Média, Prisma. «Chine Thybaud - La biographie de Chine Thybaud avec Voici.fr» Voici.fr (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  2. (Gaztelaniaz) Endless Night (Serie de TV) (2022). (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  3. (Frantsesez) AlloCine. (2023-01-15). «Lycée Toulouse-Lautrec : rencontre avec Chine Thybaud (Victoire), la révélation de la série de TF1» AlloCiné (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).

Kanpo estekak aldatu