Charlot
Charlot (jatorriz frantsesa zen eta euskarara pasatu zen hitza; jatorrizko ingelesez pertsonaia The Tramp- euskaraz: «arlotea»- baita)[1] Charles Chaplinen pertsonaiarik gogoangarrienetakoa eta zinema mutuaren garaiko ikono mundiala da.[2]
Charlot | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Charlie Chaplin |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | tramp (en) |
Chaplinek Charlot pertsonaia trakets eta xalo gisa irudikatzen du, baina bihotz onekoa, eskuarki arlote bat, zaldun baten portaera eta duintasunarekin jokatzen ahalegintzen dena, bere benetako gizarte-maila gorabehera. Hala ere, edozein lan hartzeko prest dagoen arren, bere maltzurkeria erabiltzen du bizirauteko behar duena lortzeko eta bere bihurrikeriak jasaten ez dituzten agintariengandik ihes egiteko. Charlot Chaplinen zinema mutuaren garaiko pertsonaia bereizgarria da eta The Kid (1921), The Gold Rush (1925), City Lights (1931) eta Modern Times (1936) film laburretan agerpen gogoangarriak egin zituen. Chaplinek erretiratzea erabaki zuen bere lehen film mintzatuarekin, The Great Dictator (1940), eta, hala ere, bere funtsezko ezaugarriak bizargin judu baten irudian proiektatu zituen berriro, pertsonaia klasikoarekin antzekotasun handiak dituena, oraingoan garaiko autoritarismo gorenaren biktima: faxismoa. Pertsonaia ez da Chaplinen ondorengo ekoizpenean berriro agertuko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Gubern, Román. (2014/02/07). «Charlot, cien años del vagabundo más entrañable» El País.
- ↑ (Ingelesez) Hutchinson, Pamela. (2014/1/27). «Charlie Chaplin and the Tramp: the birth of a hero» The Guardian.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |