Charlie Vickers (Melbourne, Australia, 1992ko urriaren 24an) aktore australiarra da. Vickers batez ere ezaguna da Medici (2018) drama historikoan, Palm Beach filmean (2019) eta Prime Videoren Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak (2022) fantasiazko telesainean jokatutako rolengatik.

Charlie Vickers

Bizitza
JaiotzaMelbourne1992ko urriaren 10a (31 urte)
Herrialdea Australia
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm8190914 Allocine: 860492
Instagram: charlievicker Edit the value on Wikidata

Bizitza eta hezkuntza aldatu

Charlie Vickers Melbourneko St. Kilda barrutian jaio zen 1992an, baina Geelongen hazi zen (Victoria). Melbourneko RMIT Unibertsitatean arte-gradu baterako ikasi zuen, eta afizionatuen antzerkian parte hartu zuen, Stephen Sondheimen Sweeney Todd antzezlaneko epaile rola barne. Geroago, Erresuma Batuko antzerki eskola batean sartzeko probak egin zituen, Sydneyn.[1]

Ikasketekin jarraitzeko, Vickers Londresera (Ingalaterra) joan zen, eta han Royal Central School of Speech and Drama eskolan sartu zen. 2017an graduatu zen.

Karrera aldatu

Vickersek 2018an egin zuen debuta, Guglielmo Pazzi pertsonaiarekin, Netflix-en Medici telesaileko zortzi ataletan. 2019an, Rachel Ward-ek zuzenduriko Palm Beachen[2] filmean hartu zuen parte Danen rola jokatuz. 2020an, Douglas Ray-ren thriller-en filmean, Death in Shoreditch filmean agertu zen Vickers, Andrews izeneko baten rola jokatuz.

2022an, Vickersek Sauron[3] pertsonaia ezagunaren rola jokatu zuen Tolkienen munduan inspiraturiko Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak telesailean. Bigarren atalean agertu zen lehenbizikoz, Morfydd Clarkekin batera. Kontua da Vickersek Halbrand izeneko gizaki baten rola jokatzen duela, eta aktoreak hirugarren atala arte ez zuela jakin Halbrand hori benetan Sauron zela[3]. Hasierako urpeko eszenek eskatzen zutena behar bezala prestatzeko Vickers bortz egunez ibili zen Tongariro Parke Nazionalean, Zeelanda Berrian, murgiltze librea ikasten[4]. Vickers lasterkari gogotsua da. Zenbait triatloi eginak ditu, eta 5-10 km egin ohi ditu astean behin baino gehiagotan.[4]

2022an ere bai, Holly Ringland-en The Lost Flowers of Alice Hart eleberriaren egokitzapen batean hartu zuen parte Vickersek.

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2019 Palm Beach Dan filma
2020 Death in Shoreditch Andrew filma

Telebista aldatu

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2018 Medici Guglielmo Pazzi 8 atal
2022 Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak Halbrand / Sauron 7 atal
2022 The Lost Flowers of Alice Hart Clem Hart 1. atala

Argazkiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu