Chac Mool

eskultura mota

Chac Mool izenak sabelean plater bat eusten ari den gizon bat irudikatzen duen eskultura mota bat izendatzen du. Gizona bere ukondoetan pausatzen da, belaunak tolestuak dituela eta burua 90. biratuta duela.

Chichén Itzán aurkitutako Chac Mool eskulturetako bat

Izena 1875ean asmatu zuen Auguste Le Plongeon esploratzaileak. Izenak "jaguar gorri handia" esan nahi du maia yukateko hizkuntzan; oraindik fantasiatsua, ohiko bihurtu da eta horregatik arkeologoek erabiltzen jarraitzen dute.[1] Ez da Chaacekin nahastu behar, euriaren jainko maia zena.

Estatua mota hauek lehen aldiz garai posklasikoan agertu ziren Mesoamerikan, eta toltekekin lotzen da. Ezagutzen diren halako estatua gehienak Tollan-Xicocotitlan (Tula bezala ezagutzen dena) eta Chichén Itzá bezalako tokietan aurkitu dira, non halako dozena bat aurkitu diren. Estatua mota hauen existentzia aipaturiko bi tokietan bi toki hauen arteko harremanei buruzko eztabaidetan erabiltzen den argudioetako bat da.

Tenplu Nagusiko Chac Moola, Tenochtitlan.

Gainera, Mexiko Hirian, Cempoalan, Tlaxcalan eta Quiriguan (Guatemala) aurkitu dira.

Mexiko Hirian, Tenplu Nagusiaren bilaketan zehar, halako estatua azteka bat aurkitu da Tlaloc jainkoaren santutegiaren aurrean, monumentu honen bigarren fasean datatua dagoena. Ondo kontserbatu zituen bere koloreak, hurrengo faseetako eraikuntzek estaltzen baitzuten eta honen ondorioz ondo mantentzen baitzen. Hor aurrkitu dira beste ale azteka batzuk. Ezagunena eta hobekien kontserbatua dagoena 1943an aurkitu zen, Tenochtitlaneko zentru zeremonialetik kanpo, nondik ziuraski erretiratua izango zen espainiar konkistaren ondoren. Aurpegiak Tlaloc jainkoaren mozorro bat darama. Plater baten ordez, estatuak cuauhxicalli bat darama (sakrifikatutako pertsonen bihotzak uzteko erabiltzen zen ontzia), oso tipikoa azteken artean, baina hutsik egon ordez, estalki bat du, hau, aldi berean, Tlalocen beste mozorro batekin apainduta dagoelarik. Azkenik, monumentuaren oinarria ere beste Tlaloc batekin apainduta dago.

Teoriarik ohikoenak, lehen esan bezala, ontzia sakrifikatutako pertsonen bihotzak uzteko zela dio. Litekeena da Chac Moola sakrifizio harri bezala ere erabili izana.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz)WESTHEIM, Paul.- Obras maestras del Mexico antiguo.-Mexico: Ediciones Era, 1977. orr.12.