Cava Lazzaro Siziliako hego-ekialdea zeharkatzen duen koba ugarietako bat da[1]. Hau Grande di Rosolini izeneko kobaren hasierako zatia, izen bereko udalerritik kilometro gutxira dago. Kobari izena datorkio barrunbe natural izugarri batetik, Lazzaro koba izenekoa. Koba kokatuta dago erreka baten haranean Siziliako Modica (Ragusa) eta Rosolini (Sirakusa) probintzien artean.

Cava Lazzaro
Fitxategi:File:Tomba Orsi 04.jpg
Tomba Orsi
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriRosolini
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak36°50′15″N 14°54′12″E / 36.837562°N 14.903244°E / 36.837562; 14.903244
Map
Historia
Garaia(k)Brontze Aroa
KulturaCastelluccioko kultura
Indusketa
Indusketa datakXIX. mendean
ZuzendariakFerdinand von Andrian
Bisitagarriabai

Kobazuloa Historiaurrean eta Brontze Aroan erabili zen, Castelluccioko kulturarekin erlazionatutakoa. Garai hartako geratzen da Orsi hilobia izeneko nekropolia[2].

Haren berezko edertasun naturaz gain, eremua garrantzitsua da ikuspegi historiko eta arkeologikoagatik, denboran zehar ia etengabe bizi izan direlako. Brontze Aroko aztarnaz bestalde, paleokristau garaiko aztarnak eta bi bizantziar oratorio daude mendeetan barren bertako nekazariek erabilitakoak.

Aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak gordetzen dira Modikako Eskualdeko Museoan, Ragusako Arkeologia Museoan eta Erromako Pigorini Museo Paleontologiko eta Etnografikoan.

Kareharrizko terrazako malda batean Printzearen hilobi famatua dago, fatxada monumentala duena, harkaitzean zulatua. Zortzi zutabe faltsu ditu eta zenbait grabatu ere, hala nola, bi arrain-hezur, puntu asko dituen disko bat eta triangelu bat. Lazzaro kobazuloan, Ferdinand Von Andrian baroiak, XIX. mendearen amaieran hezur globular izenekoak aurkitu zituen. Hauen erabilera zalantzazkoa da, batzuen ustez labana-kirtenak dira[3].

Terraza berean, zonaldeko kareharri zurixkako bi bloke handi ikus ditzakegu, trikuharri erdizirkular baten zatiak izan zirenak, Cava dei Servi trikuharriaren parekoa edo Espainian, Korsikan, Sardinia, Puglia eta Maltan agertzen direnen antzekoa[4]


Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. BONANNO, Anthony eta MILITELLO Pietro: Malta in the Hybleans, the Hybleans in Malta: proc. int. conference, Catania, 30 September, Sliema 10 November 2006, Officina di Studi Medievali, 1º gennaio 2008, ISBN 9788888615752. 2019.11.18an kontsultatua
  2. CAVA LAZZARO, su www.iblei.com. URL 2019.11.19an kontsultatua.
  3. TUSA, S.: op. Cit., 320 or.
  4. PICCOLO, S.:op. Cit., 36-41 or.

Bibliografia aldatu

  • DI STEFANO, Giuseppe: La Collezione Preistorica della Grotta Lazzaro nel Museo Civico di Modica, in Sicilia Archeologica-41, 91-110 or., Trapani, EPT, 1979.
  • PICCOLO, Salvatore: Antiche Pietre: La Cultura dei Dolmen nella Preistoria della Sicilia sud-orientale, Morrone Editore, Siracusa 2007.
  • TUSA, Sebastiano: La Sicilia nella Preistoria, Sellerio Editore, Palermo 1999.

Kanpo estekak aldatu