Cathy O'Neil

Amerikar matematikaria

Catherine ("Cathy") Helen O'Neil (Ameriketako Estatu Batuak, 1981) matematikari estatubatuarra da eta mathbabe.org blogaren eta datuen zientziari buruzko hainbat libururen egilea, horien artean Weapons of Mathematical Destruction. Columbia Unibertsitateko Kazetaritza Eskolako, Tow Center-eko Lede Programako Datu Praktiketako Programako zuzendaria izan zen eta Johnson Research Labs-en Datu Zientzietako aholkulari gisa lan egin zuen.[1]

Cathy O'Neil
Cathy O'Neil at Google Cambridge.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCatherine Helen O'Neil
JaiotzaAmeriketako Estatu Batuak, 1972 (49/50 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea 1999) Ph.D.
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Tesi zuzendariaBarry Mazur (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, kazetaria eta blogaria
Enplegatzailea(k)Columbiako Unibertsitatea
Barnard College
Columbia University Graduate School of Journalism

mathbabe.org
Twitter: mathbabedotorg TED: cathy_o_neil Edit the value on Wikidata

New Yorken bizi da eta Occupy mugimenduan aktibo dago.

BiografiaAldatu

Hezkuntza eta ibilbide akademikoaAldatu

O'Neil UC Berkeley-ra joan zen eta doktoregoa lortu zuen matematiketan Harvard Unibertsitatean 1999an, gero MITeko eta Barnard College-ko matematika sailetan karguak izan zituen, geometria aljebraiko aritmetikoan ikerketak egiten. [2] [3]

2007an utzi zuen akademia eta lau urtez aritu zen finantza industrian, bi urte DE Shaw hedge fund-ean. Finantza munduarekin desengainatu ondoren, O'Neil Occupy Wall Street mugimenduan sartu zen, bere Banku AlternatiboenTaldean parte hartuz.[4]

Bizitza pertsonalaAldatu

O'Neil New Yorken bizi da Aise Johan de Jong senarrarekin eta haien hiru seme-alabekin.

Sariak eta AitortzakAldatu

  • 2019an, Euler Saria "Armas de Destrucción Matemática: Cómo el Big Data aumenta la desigualdad y amenaza la democracia" liburuagatik[5]
  • 1993an, Alice T. Schafer Saria[5]

BibliografiaAldatu

  • Doing Data Science: Straight Talk from the Frontline (Rachel Schutt-ekin batera) egilearen kidea da (O'Reilly 2013, ISBN 1449358659 )
  • On Being a Data Skeptic (O'Reilly Media. 2013, ISBN 1491947233 liburu elektronikoa idatzi zuen).
  • Weapons of Math Destruction liburua 2016an argitaratu zen (Corona, ISBN 1449358659 ) eta fikziozkoa ez den 2016ko Liburu Sari Nazionalerako zerrenda luzean sartu zen.[6]
  • Azken liburu hau 2018an gaztelaniara itzuli zen (Capitán Swing. 2018, ISBN 9788494740848 )[7][8]

ErreferentziakAldatu

  1. «Cathy O’Neil: “No me fío de los modelos matemáticos para explicar la pandemia” | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 2021-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  2. Catherine Helen O'Neil, Mathematics Genealogy.
  3. «Cathy O’Neil: 'Armas de destrucción matemática'» Espacio Fundación Telefónica (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  4. Menárguez, Ana Torres. (2018-11-21). «“Los privilegiados son analizados por personas; las masas, por máquinas”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  5. a b (Gaztelaniaz) Mujeres que replantean la economía. Mugarik gabeko Ekonomialariak.
  6. Swing, Capitán. O’Neil, Cathy. (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  7. O'Neill, Cathy. (2018-01-21). «Peligro: algoritmos al mando en la escuela» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  8. «"Deberíamos asegurarnos de que la ley se aplique frente a los algoritmos destructivos"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).

Kanpo estekakAldatu