Castrapo Galizian galizieraren eragina duen gaztelaniaren aldaera bati ematen zaion izena da. Castrapoaren ezaugarri da gaztelaniazko egiturako esaldietan galizierazko hitz nahiz esamoldeak sartzea. Arruntkeriatzat hartzen da eta hirietan, hots, galizierak egoera ahulena duen esparruetan, hedatuagoa da, bestelako inguruetan baino.

Hona castrapoaren adibide bat: Pecha la ventana: esaldi horretan, gaztelaniazko Cierra la ventana eta galizierazko Pecha a fiestra nahasten dira.

Horretaz gain, erreintegrazionista deitutako sektoreek (galizieraren eta portugesaren arteko harremana azpimarratzen dutenek), egungo galizieraren araudia gutxiesteko, castrapo esaten diote galizieraren araudi ofizialari[1].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu