Castiliscar

Zaragozako probintziako udalerria, Espainian

Castiliscar Zaragozako probintziako udalerria da, Aragoin, Espainia. 2008an 403 biztanle zituen 40,7 kilometro koadroko azaleran. Cinco Villas eskualdean dago.

Castiliscar
Aragoiko udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
AlkateaMercedes Villacampa (en) Itzuli
Izen ofizialaCastiliscar
Posta kodea50696
INEk ezarritako kodea50078
HerriburuaCastiliscar
Geografia
Koordenatuak42°22′35″N 1°16′25″W / 42.3764°N 1.2736°W / 42.3764; -1.2736
Map
Azalera40,682096 km²
Altuera493 m
MugakideakSause, Uncastillo, Sádaba eta Zarrakaztelu
Demografia
Biztanleria214 (2024)
−3 (2023)
alt_left 126 (%58,9) (%64) 137 alt_right
Dentsitatea5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaZ
Hizkuntza ofizialagaztelania

Geografia

aldatu

Castiliscar Aragoiko Cinco Villas eskualdearen ipar-mendebaldean dago.

40 km² inguruko azalera du eta Tertziarioko alpetar tolestura geologikoaren gainea dago, Santa Agueda mendilerroaren magalean (Aragoiko Pirinioaurreko inguruan), itsas mailatik 493 metroko garaieran. Bere koordenatuak 42º22´30´´ iparraldean, 1º16´20´´ mendebaldean dira. Iparraldean Sausekin muga egiten du, ekialdean Uncastillorekin, hegoaldean Sádabarekin eta mendebaldean Zarrakaztelurekin, dagoeneko Nafarroako Foru Erkidegoan dagoena. Hurbilen dagoen herria Sofuentes da, 8 km-ra dagoena, nahiz eta Sause udalerrikoa izan. Udalerria Ejea de los Caballerosko barruti judizialean dago da.

Castiliscar Bardeako ubidearen bidez ureztatzen da, 1959an Plan Hidrologiko Nazionalaren barruan eraikia, eta Esako urtegian gordetako Aragoi ibaiaren urak daramatza.

Zaragozatik 101 kilometrora dago. Elizaren ikuspuntutik, Jakako elizbarrutiaren eta Iruñeko artzapezpikuaren menpeko da.

Natura

aldatu

Inguruetan 500 urte inguruko urmael artifizial bat dago, Bi Erresumen urmaela, 15 hektarea inguruko azalerarekin, Aragoiko Errenazimendu garaian egina, euri-ura aprobetxatzeko eta nekazaritzako ureztatzerako erabiltzen da. Ur-ihesak eragozten dituen substratu iragazgaitz baten gainean dago, eta erromatarren teknika jarraituz eraikitako presa bat du. Bildutako ura erreten bidez banatzen da, baina, euriaren mende dagoenez, urte hidrologikoaren arabera aldatzen da haren ahalmena. Hezegune horretan lezkadi-masa handi bat dago, ekosistemarako oso garrantzitsua, batez ere migrazioetan habia egiten duten edo eskala egiten duten uretako hegaztiak kontserbatzeko. Urmaelean mota askotako espezieak ikus daitezke, hala nola, ahate mokozabala, kopetazuri arrunta, koartza, txilinportak eta baita antzarak eta ubarroiak ere migrazio garaian.

Historia

aldatu

Castiliscarko udalerrian eta inguruko beste herri batzuetan, Eneolitiko garaiko kanpai-formako zeramikazko ontziak aurkitu dira, 12.000 urte ingurukoak. Horrek erakusten du gizakia historiaurretik bizi izan dela han.

Leku honek ere garrantzia izan zuen erromatarren nagusitasun-garaian, izan ere, Cesaraugusta-Pompaelo bidea, Aragoi eta Nafarroako lurraldeak lotzen zituena, bertatik igarotzen baitzen. Horren erakusgarri dira inguruan aurkitutako aztarna arkeologiko ugariak, hala nola, Zesar Augusto Octavianoren miliarria, San Roman baselizatik gertu aurkitua eta gaur egun Xabierko gazteluan, Nafarroan, dagoen Arkeologia Museoan dagoena.[1] Antzinako dike baten aztarnak ere badaude El Salau mendian, Castiliscarren eta Sauseren arteko mugatik gertu. Eraikuntza hori inperio garaikoa da eta uste da lurrak ureztatzeko eta populazioa hornitzeko erabiltzen zela.

Herriaren jatorria eta izena bertako gaztelutik dator (Liskar edo Liskare eta Gaztelu hitzen elkarketatik). Gaztelua XI. mendean eraiki zuten Antso V.a Ramiritzen aginduz eta haren helburu nagusia musulmanen erasoaldiei eustea zen.[2] Hala, Loarre eta Sause artean dauden defentsarako gazteluen multzoaren zati da. Hain zuzen ere, bere inguruko laguntza gazteluak izango lirateke Roitako gaztelua, Petillako gaztelua, Uncastilloko gaztelua, Sibiranako gaztelua eta Layanako dorrea. Aurrez aurre zuten gotorleku musulmana Sadabako gaztelua zen, Biotan (Arandako kondeen jauregiko egungo dorrea) eta Malpica de Arban defentsarako laguntzak zituena. Liskarreko gazteluaren helburua Sauseko mendatetik Sausera eta Aragoi ibaiaren haraneko lautadetara doan bidea babestea zen.

1176an, Jusiana de Entenzak, Hugo III.a Ampuriasekoa kondearen emazteak, gazteluaren jabetza Jerusalemgo San Joan ospitalarien agindupean utzi zuen.

Urte haietan eraiki zen eliza, erromaniko berantiarrekoa, eta herria gazteluaren inguruan hazi zen.[2] Gaur egun, Erdi Aroko itxura mantentzen du: egitura irregularra eta kale estuak ditu. Harrizko etxe batzuk oso ondo zainduta daude, eta erdi-puntuko arkuak dituzten atariak eta leiho gotiko oso interesgarriak dituzte.

Mugako lurraldeetan egonagatik, gaztelua eta bere oineko herria, lehen unetik, hegoaldean musulmanenak ziren lurraldeetatik ez ezik, mendebaldean nafarrak ziren lurraldeetatik zetozen erasoen mende egon ziren, XIV. edo XV. mendetik aurrera.[3]


Erreferentziak

aldatu
  1. «castiliscar - un poco de historia 1» web.archive.org 2007-07-06 (Noiz kontsultatua: 2025-02-13).
  2. a b «castiliscar» web.archive.org 2007-08-18 (Noiz kontsultatua: 2025-02-13).
  3. «Castillo de Castiliscar, Castiliscar (Zaragoza, Aragón)» web.archive.org 2007-12-28 (Noiz kontsultatua: 2025-02-21).

Kanpo estekak

aldatu