Carmina Barrios

aktore espainiarra


Josefina del Carmen Barrios Huertas, ezagunagoa Carmina Barrios bezala (1953ko maiatzaren 20an, Sevilla), Espainiako aktore bat da, Maria León eta Paco León aktoreen ama ere da.

Carmina Barrios
Bizitza
JaiotzaSevilla1953ko maiatzaren 20a (70 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta youtuberra

IMDB: nm4847927 Youtube: UCmAyotxEDR_yAxNYm3BnlFA Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Trianako auzoan jaio zan, militar baten alaba.

Antonio Leon tabernariarekin ezkondu zan, orain erretiratuta dagoana eta hiru seme-alaba izan zituen: Paco Leon eta Maria Leon aktoreak diranak eta Alejandro Leon militarra dana bere aitona bezala. Bere bizitzako aldi gehiena bere seme-alabeen bazala, Alcosa Parkean bizi izan da, non oso ezaguna eta maitatu izan zan bere auzokideengaitik.

2012an, ezaguna egin zan bere seme Paco Leonek idatzi eta zuzendutako Carmina o revienta pelicularen protagonista izateagaitik. Urte horretako apirilean, paper hori antzezteagaitik, Zilarrezko Biznaga saria jaso eban Espainiako Zinemaren Malagako Jaialdiaren hamabosgarren edizioan. Pelikula, Carmina dauka erdu eta Paco Leonek esaten dauan bezala: bere amaren erretratu bat da eta bere istorio batzuena ere.

Alaska&Mario realityan agertu zan, bikotea bizitatzen.

¿Quien mato a Bambi? pelikulan parte hartu eban, 2013ko azaroan estreinatuta eta Santiago Amodeo sevillarrak zuzendu zuen.

2013ko urrian, Paco Leon Carmina o revienta pelicularen bigarren zatia grabatzen hasi zan, Carmina y amén izenburuagaz. Bertan agertzen dira lehenengo pelikularen bi aktore nagusiak, Carmina Barrios eta María León, zuzendariaren ama eta arreba, baina oraingoan gehiago zentratzen da fikziozko zatian dokumentalean baino.

2015an, Allí Abajo telesaia estrenatzen da, non Carmina “Luciren” papela interpretazten dau, bere alaba Maria Leonegaz.

Hainbat zinema-saritan ere izendatu dute, Goya sarietan eta Aktoreen Batasunean[Betiko hautsitako esteka], besteak beste.

2016ko urtarrilaren 1ean, bere lehen bideoa igo zuen bere YouTube-ko kanalera, CarminaTube izenekoa. [1]Bertan, bere bizitzako gertakariak kontatzen ditu, "Challengeak" edo erronkak egiten ditu eta 2017ko otsailean Flooxer bideo-plataformak fitxatu zuen, eta bertan tutorialak edo hausnarketak egiten dauz bere YouTube-ko kanalean bezala.[2]

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

- 2012: Carmina o revienta, Carmina Barriosen papela egiten (paper nagusia). Zuzendaria: Paco Leon.

- 2013: Bi pelikuletan agertu zan, Tenemos de todo pelikula labur batean eta ¿Quien mato a bambi? pelikulan, Tere bigarren mailako papel bat egiten. Zuzendaria: Santi Amodeo.

- 2014: Carmina y Amen, Carmina Barriosen papela egiten (paper nagusia). Zuzendaria: Paco Leon.

- 2017: Mil coses que faria per tu, Angelen ama egin zuen bigarren mailako papel baten. Zuzendaria: Didac Cervera.

- 2019: Bi pelikuletan agertu zan, Mi vida, bigarren mailako paper batekin eta El silencio del pantano, Puriren papera egin zuen (paper nagusia). Zuzendaria: Marc Vigil.

- 2022: Rainbow, bigarren mailako paperarekin. Zuzendaria: Paco Leon.

Programak aldatu

- 2012-2013: Zinema-egunetan agertu zen La 2 kanalean.

- 2013: Alaska & Mario MTV kanalean.

- 2016: En la mia o en la tuya, La 1 kanalean eta en El hormiguero Antena 3 kanalean.

- 2020: El hormiguero Antena 3 kanalean eta En mi casa o en la tuya Telecinco kanalean.

- 2020: Road trip,Espainiako TNT kanalean, protagonista izaten

- 2021: MasterChef Celebrityn La 1 kanalean, lehiaketan parte hartzen.

Telesailak aldatu

-2015-2019: Allí Abajo, Luci-ren paperarekin, Antena 3 kanalean eta 55 atalekin.

-2018: Arde Madrid, #0 kanalean atal batekin, eta En el Continental La 1 kanalean, 5 atalekin.

Sariak aldatu

-2012: Malagako jaialdian, emakumezko aktore onenaren zilarrezko bijnarda irabazi zuen, Carmina o revienta pelikularengaitik.

Erreferentziak aldatu

  1. «CarminaTube - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Carmina Barrios tendrá su espacio propio en Flooxer» abc 2017-01-31 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).

Kanpo estekak aldatu