Carmen Werner Vallejo

madrildar dantzaria eta koreografoa

Carmen Werner Vallejo (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1953) madrildar dantzaria eta koreografoa da.[1] 2007an Dantza Sari Nazionala jaso zuen sorkuntza modalitatean.[2] 2020. urtean Arte Ederretako merezimenduaren urrezko domina jaso zuen.[3][4]

Carmen Werner Vallejo
Bizitza
JaiotzaMadril, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa eta dantzaria
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Arte Eszenikoen Akademia

Ibilbidea

aldatu

Carmen Werner dantzari eta koreografoa da, eta, gogoratzen duenetik, betidanik, dantzan egin du. [2]

Bere azken ikuskizuna, "1953", astean 2023ko Madrid en Danza jaialdian aurkeztu zuen. Lan hori dela eta, zera esan zuen: "Guztia une batean hasten da, leku batean. Kasualitatez, nik 1953an egin nuen, nire abiapuntua da, ez dut ezer gogoratzen, kontatutakoa ez bada".[2]

Dantza garaikideko Carmen Werner fundazioa

aldatu

Denbora luzea zeramatzan egiten zuen lana legeztatu nahian. 92. urtean, beren sorkuntzetarako eta behar zuten laguntza koreografikorako gune bat ematen hasi zen. Dantzako Behin-Behineko dantzariei, eta oraindik ere behar dute, aholkua ematen diete, baita programatzen ere, edo auzolandegia irekitzen diete lanbide horretan. Eskoletarako ikasle bekadunak hartzeaz gain, 96. urteaz geroztik Hego Amerikara eta Europara ere zabaldu zen trukea, dantzariei bekak eskainiz, egoitzarekin sormenak eginez eta koprodukzioak eginez. 2003an Asiarekin hasi zen... Horregatik guztiagatik, fundazioa egitea erabaki zuen.

Fundazioaren helburua Dantza garaikidean interesa duen edozein dantzari edo sortzaileri bidea erratea da, klaseetara, egoitzetara, sorkuntzetara, koprodukzioetara eta ekoizpenetara joateko bekak emanda.[5]

Sariak

aldatu
  • 2001. urtean Aristóteles Onassis Fundazioaren Nazioarteko Saria, jatorrizko koreografiarengatik.[6]
  • 2001. urtean Gironako XIII. Zinemaldiko Aipamen Saria[6]
  • 2007. urtean Espainiako Kultura Ministerioak emandako Dantza Sari Nazionala, sorkuntza modalitatean.[4][6][2]
  • 2012. urtean Arte Eszenikoen Max Sarietarako dantza-interprete onenaren izendapena jaso zuen.[4][6]
  • 2013. urtean Arte Eszenikoen Max Sarietarako dantza-interprete onenaren izendapena jaso zuen.[4][6]
  • 2015. urtean Arte Eszenikoen Max Sarietarako dantza-interprete onenaren izendapena jaso zuen.[4][6]
  • 2020. urtean Arte Ederretako merezimenduaren urrezko domina.[3][4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu