Carmen Arrufat

Castello de la planar aktorea

Carmen Arrufat Blasco (Castellón de la Plana, Castelló, Valentzia Erkidegoa, 2002ko urriaren 11) aktorea da. La inocencia (2019) filmean interpretatutako Lis pertsonaiarengatik da ezaguna. 2020ko Goya Sarietan, Gaudí Sarietan eta Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Dominetan aktore berri onenaren sarirako izendapena jaso zuen.

Carmen Arrufat

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Arrufat Blasco
JaiotzaCastelló de la Plana2002ko urriaren 11 (21 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Pisua52 kilogramo
Altuera169 zentimetro

IMDB: nm10061586 Allocine: 849506 Rottentomatoes: celebrity/carmen_arrufat Metacritic: person/carmen-arrufat
Twitter: tukyarapahoe Instagram: carmen_arrufat Youtube: UComrrHYwonDbkax5oAtgqMg TikTok: carmen_.arrufat Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Carmen Castelló de la Planan jaio zen 2002ko urriaren 11n. Castellóko Udal Antzerki Eskolan (EMTC) trebatu zen. Ondoren, Castellóko Aula, Zinema eta Telebista interpretazio-akademian eskolak jaso zituen, non La inocencia filmeko castinga egin zuen.[1]

Ibilbide profesionala aldatu

La inocencia filmeko Lis protagonistaren paperean egin zuen debuta zineman.[2] Filmaren castingera aurkeztu zen ikaskide batek batxilergoa egiten ari zela emandako laguntzarengatik, 16 urte besterik ez zituela, Lis protagonista interpretatzeko aukeratu zuten: «Ni garai batean Valentziara arte-batxilergoa ikastera joan nahi nuen, baina ezin izan nuen, etsita nengoen, eta ez nuen castingera aurkeztu nahi, baina ikaskide batek animatu ninduen eta aurkezpen-bideo bat bidali nuen».[3] Bere interpretazioagatik, Goya Sarietan, Gaudí Sarietan eta Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Dominetan aktore berri sarirako izendatu zuten.

Ondoren, Nada será igual (2019) filmean parte hartu zuen, eta Joanna interpretatu zuen.[4] 2020ko urtarrilean elkarrizketatu zuten David Broncanoren Erresistentzia programan.[5][6][7]

2020ko irailean estreinatu zuen Televisión Española HIT telesaila, eta lehen denboraldian paper protagonistetako bat, Lena Vallejo, egin zuen.[8] Urte horretan, Diario de la Koarentena telesailean ere parte hartu zuen.[9] Urte bereko urrian iragarri zen Movistar+ Todos mienten telesailean hasiko zela, Nataliaren pertsonaiarekin.[10]

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

Urtea Titulazioa Pertsonaia Zuzendaria
2019 La inocencia Lisa Lucia Alemany
Nada será igual Joana Victor Antoli

Telebista aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Katea Oharrak
2020 Diarios de la cuarentena Carmen La 1 4 atal
2020 HIT Elena «Lena» Vallejo Posse 21 atal
2022 Todos mienten Natalia Movistar+ 6 atal
2022 Élite Sara Netflix 8 atal

Sariak eta izendapenak aldatu

Urtea Saria Kategoria Izendatutako lana Emaitza Ref.
2020 Goya Sariak Aktore berro onena La inocencia Izendatua [11]
2020 Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Dominak Zinema aktore berri onena Izendatua [12]
2020 Gaudí Sariak Aktore onena Izendatua [13]
2021 Días de Cine Sariak Errebelazioa - Izar bat jaio da Irabazlea [14]

Erreferentziak aldatu

  1. Entrevista con Carmen Arrufat. Encadenados 10 de enero de 2020.
  2. lavanguardia.com. (Txantiloi:Fecha). Carmen Arrufat, la joven actriz que conquista San Sebastián. .
  3. Carmen Arrufat, del anonimato a la nominación al Goya a actriz revelación. Agencia EFE 9 de enero de 2020.
  4. Nada será igual (Proyecto Audiovisual Bullying). PDA Bullying.
  5. elterrat.com. (Txantiloi:Fecha). Carmen Arrufat, nominada en los Premios Goya, en ‘La Resistencia’. .
  6. elconfidencial.com. (Txantiloi:Fecha). Carmen Arrufat, en 'La Resistencia': una nominación al Goya y muy poco dinero. .
  7. mundodeportivo.com. (Txantiloi:Fecha). Broncano, y su momento más incómodo: la pregunta del sexo a una menor. .
  8. TVE presenta 'HIT', su nueva ficción: "Es una serie necesaria, que cuenta lo que está ocurriendo en las aulas". Formula TV 2 de septiembre de 2020.
  9. 'Diarios de la cuarentena', la serie que se ríe del confinamiento. Cadena Ser 6 de abril de 2020.
  10. «'Todos mienten': un reparto de lujo para la nueva serie de Movistar» Diez Minutos 1 de octubre de 2020.
  11. (Gaztelaniaz) «La castellonense Carmen Arrufat, nominada a los Goya como actriz revelación» ELMUNDO 2019-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  12. «Nominaciones a la 75 edición de las Medallas del CEC - AccionCine - Tu revista de cine y series» web.archive.org 2020-01-14 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  13. (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2020-01-20). «Premios Gaudí 2020: 'Els dies que vindran' de Marqués-Marcet gana unos XII Premios Gaudí muy repartidos» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  14. (Gaztelaniaz) Carrillo, Ana. (2021-12-16). «Carmen Arrufat, el nuevo fichaje de 'Élite': estuvo nominada al Goya, sale con un actor y adora el reguetón» Yasss (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Kanpo estekak aldatu