Karme (satelitea)

Carme (satelitea)» orritik birbideratua)

Karme (grekoa: Κάρμη), edo Jupiter XI, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Karme (satelitea)
Carmé.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea Seth Barnes Nicholson
Data 1938-07-30
Kategoria moon of Jupiter (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren satelite Jupiter
Ardatzerdi handia 24.097.020 km
Eszentrikotasuna 0,1630485
Orbita-periodoa 764,19 egun
Makurdura orbitala 166,15460°(ekliptikarekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa ~1,3 ×1017
Dentsitatea 2,6 ×103
Grabitatea azalean 0,017 m/s2
Albedoa 0,04
Tenperatura ~124

Ezaugarri fisikoakAldatu

Karme satelite txikia da (46 km-ko diametroa), eta irregularra. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren gainazala gehienbat karbonoz eta izotzez osatuta dago.

Karmek bere izena ematen dio satelite-talde bati, Karmeren taldeari: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioekin, 164,9° eta 165,5° bitarteko inklinazioekin eta 0,23-0,27 bitarteko eszentrizitateekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak.


AurkikuntzaAldatu

Seth Barnes Nicholson-ek aurkitu zuen, 1938ko uztailaren 30ean, Wilson mendiko behatokian, uztailaren 5etik abuztuaren 25era bitartean egindako Jupiterren behaketetan oinarritua. Aurkikuntzaren berri abuztuan eman zen.


IzendapenaAldatu

Karme izena mitologia grekoko Karme pertsonaian du jatorria; Karme ninfa bat zen, eta Zeusen maitalea.

Karmek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter XI izena erabili zen izendatzeko.

Kanpo estekakAldatu