Carlingford (Louth konderria)

Carlingford (irlanderaz Cairlinn), Irlandako Loutheko konderrian dagoen herri txikia da, Ipar Irlandako mugatik 11 kilometro eskasera kokatua. Cooley penintsulan dago. 1988an Irlandako herririk garbienaren saria jaso zuen.

Carlingford (Louth konderria)
Cairlinn
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Leinster
Konderria Louth konderria
Geografia
Koordenatuak54°02′35″N 6°11′10″W / 54.04294°N 6.18609°W / 54.04294; -6.18609
Map
Altuera1 metro
Demografia
Biztanleria1.045 (2011)
Bestelako informazioa

Etimologia aldatu

Herriaren izena antzinako eskandinavierazko Kerlingfjǫrðr izenetik dator. Honek "Sorginaren itsasadar estua" esan nahi du.

Historia aldatu

Izenak berak argi erakusten du vikingoek sorturiko herria dela. 800. urtearen inguruan iritsi ziren eta gotorleku bat eraiki zuten bertan. Herria gotorlekuaren inguruan hedatuz joan zen.

Toki estratejikoan egonik merkataritza kai garrantzitsua bihurtu zen eta XIV mendean bizi izan zuen garairik oparoena. Garai honek amaiera 1388an izan zuen, eskoziarrek erasotu eta herria erre zutenean. Herritarrek hala ere buelta eman zioten egoerari eta markataritza jarduerekin gogor jarraitu zuten XVII menderarte. 1637ko agiri batek Ulster guztiko bosgarren kai handienentzat jotzen du Carlingford. Cromwellen Gerrek 1649an eta Gilen III.arenak 1690an inguruko ekonomian eragin handia izan zuten eta 1744erako Carlingford porrot egoeran zegoen.

Industrializazioa ez zen etorri, bai ordea turismoa, batez ere 1870an trenbidea iritsi zenetik aurrera. Arrantza ere jarduera garrantzitsua bihurtu zen herrian. Gaur egun famatua bertako Ostra Jaialdia.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erdi Aroko herri polita da Carlingford. Hainbat eraikin aipagarri baditu, eta bere kaleen egitura ere aipagarria da (adibidez kale nagusia den Tholsel Street).

  • Joanes Erregearen Gaztelua: 1186an Hugh de Lacy anglo-normandiarrak eraiki bazuen ere, izena Joanes Lur Gabea Ingalaterrako Erregeari zor dio, izan ere erregea bertan izan baitzen 1210an.
  • Taafferen Gaztelua: Taaffe familiaren dorretxea da. 1661ean familia hau Carlingtoneko konde bihurtu zen.
  • Tholsel: Herriko ate nagusia.
  • The Mint dorretxea: Izenak txanponak egiten zirela adierazten badu ere, ez dirudi hala izan zenik.
  • Komentu dominikarra: Malakias Armaghekoari dedikatua, 1305ean jaso zuten komentua.
  • Harresia: 1326an eraikitako harresiaren aztarna gutxi batzuk gelditzen dira.
  • Ghan Etxea: Georgiar estiloko 1727ko etxe ederra. Harresiak inguratzen du eta zaintza dorre bat ere badu.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu