Carballo (Coruña)

Carballo Coruña probintziako udalerria da, 2004an 29.521 biztanle zituena eta Bergantiños eskualdeko hiriburua. 18 parrokia ditu bere baitan.

Carballo
Galiziako udalerrien zerrenda
Carballo Galicia 005.jpg
Escudo de Carballo.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Alkatea Evencio Ferrero Rodríguez (en) Itzuli
Izen ofiziala Carballo
Posta kodea 15100
INEk ezarritako kodea 15019
Geografia
Koordenatuak 43° 13′ 00″ N, 8° 41′ 00″ W / 43.216666666667°N,8.6833333333333°W / 43.216666666667; -8.6833333333333Koordenatuak: 43° 13′ 00″ N, 8° 41′ 00″ W / 43.216666666667°N,8.6833333333333°W / 43.216666666667; -8.6833333333333
Situacion Carballo.PNG
Azalera 186.09 km²
Altuera 106 m
Mugakideak Malpica de Bergantiños, Ponteceso, Coristanco, Tordoia, Cerceda eta A Laracha
Demografia
Biztanleria 31.429 (2020)
Green Arrow Up.svg80 (2019)
alt_left 16.007 (%50.9)15.342 (%48.8) alt_right
Dentsitatea 168,89 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 981
Ordu eremua UTC+01:00
Matrikula C
carballo.org

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Carballo Mariñas eta Costa da Morteren artean kokaturik dago, eta komunikabide onak dauzka Galiziako hiri garrantzitsuenekin, hau da, Coruñarekin eta Vigorekin. Udalerria 18 parrokiez osaturik dago, dena den biztanleriaren %60 erdiguneko parrokian bizi da Anillons ibaiaren ondoan.

Carballo inguratzen duten mendien artean, hegoaldean A Peniqueira eta El Castro daude (350 metro ingururekin), Monte Calvelo (389 metro) eta Monte Alto (483 metro), hego-ekialdetik mendebaldera Carballo zeharkatuz. Bestalde Taboada ibaian Entrecruceseko urjausia aipagarri da, Galiziako txokorik ederrenetarikoa.

ParrokiakAldatu

Udalerria 1836. urtean osatu zenean, honako 18 parrokiak ezarri ziren: Aldemunde, Ardaña, Artes, Berdillo, Bértoa, Cances, Carballo, Entrecruces, Goiáns, Lema, Noicela, Oza, Razo, Rus, Rebordelos, Sísamo, Sofán eta Vilela.

EkonomiaAldatu

Antzinaroan Carballoko iharduera ekonomiko nagusia meatzaritza izan zen. Erromatarren garaian esaterako, hainbat meategi ustiatzen ziren Carballo inguruko mendietan. Ondoren, nekazaritza nagusitu zen, eta XIX. mende amaieratik meagintza berriro ere. Nekazaritzarekin batera, arrantza izan da garrantzitsuena Carballon. XX. mendean zehar, zerbitzuek garrantzi handiagoa hartu dute, eta horrela gaur egun herriko biztanleri aktiboaren gehiengoa 3. sektorean aritzen da lanean.

Industriari dagokionez, Bértoako industrialdean kokatzen da gehienbat, plastiko ekoizpena eta automobilgintzako enpresak bilduz.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu