Caput mortuum (plurala capita mortua) Latinezko termino bat da, literalki "hildako burua" edo "baliorik gabeko soberakin" esan nahi duena[1]. Alkimian erabiltzen zen terminoa da.

Caput mortuumen sinbolo alkimikoa.

Caput mortuumek (batzuetan ere nigredo izenez ezaguna) sublimazioa bezalako prozesu kimikoen ondoren geratzen zen soberakinari erreferentzia egiten zion. Sustantzia baten balioaren galera adierazten duen. Alkimistek soberakin hori estilizatutako hildako burezur batekin irudikatzen zuten, literalki hildako baten burua[2].

Ikurra, XVIII. mendean kimikan ere erabili zen soberakin bat zegoela adierazteko. Caput mortuum ere erabili ohi zen crocus metallorum adierazteko, sulfato ferrosoak (crocus martis) zein kobre oxidoak (crocus veneris) uzten zuten konposatu metaliko arre-gorria[3]. Hematitearen burdin oxidoarekin egiten zen pigmentuak ere Caput mortuum izena hartzen zuen[4].

Erreferentziak aldatu

  1. The Routledge dictionary of Latin quotations : the illiterati's guide to Latin maxims, mottoes, proverbs and sayings. Routledge 2005 ISBN 0-203-49897-6. PMC 58388240. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  2. The pigment compendium : a dictionary of historical pigments. Elsevier Butterworth-Heinemann 2004 ISBN 0-7506-5749-9. PMC 56444720. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  3. Liungman, Carl G.. (2004). Symbols : encyclopedia of western signs and ideograms. (3rd rev. and augm. English language ed. argitaraldia) HME Media ISBN 91-972705-0-4. PMC 62522431. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  4. Harley, R. D.. (2001). Artists' pigments c.1600-1835 : a study in English documentary sources. (2nd rev. ed. argitaraldia) Archetype Publications ISBN 1-873132-91-3. PMC 47823825. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).

Kanpo estekak aldatu