Elena Capurata edo Capurata Bolivia eta Txileko Andeetan dagoen geruza-sumendia da. 5.990 metroko altuera ofiziala du, nahiz eta bi espediziok 6.000 metrotik gorako altitudeak neurtu dituzten GPS gailu arruntak erabiliz (6013 eta 6014).[1][2] Capurata sumendia izotzez estalita dago. Nevado Quimsachata osatzen duten hiru gailurretako bat da.

Capurata
Datu orokorrak
Garaiera6.039 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak18°24′54″S 69°02′45″W / 18.415°S 69.0458°W / -18.415; -69.0458
MendikateaAndeak

Capurata sumendiaren hegoaldean Casparata dago eta mendebaldean Guallatiri.

Acotango eta Umurata muinoekin alderatuta, Capuratako arrokak nahiko ongi kontserbatuta daude. Hala ere, aldaketa hidrotermal batzuk, hein batean jarduera fumarolikoarekin lotuak, badaude. Sumendiaren bolumen osoa 19 kilometro kubikokoa da. Solfatarez osatutako sufre-biltegiak ere Capuratan daude.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu