Campos Elíseos (Malaga)
Campos Elíseos izenekoa Andaluziako hiriburuetako bat den Málagako Centro barrutiko auzo bat da. Gibralfaro mendiaren hegoaldeko magalean dago. Málagako udalaren auzo mugaketa ofizialaren arabera, ekialdean Cañada de los Inglesesekin, hegoaldean La Caleta eta La Malaguetarekin, hauengandik Paseo de Reding izeneko pasealekuak banatzen dutelarik, mendebaldean Málagako Erdigune Historikoa eta iparraldean Gibralfarorekin muga egiten du
Campos Elíseos | |
---|---|
auzoa | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Málagako probintzia |
Udalerria | Málaga |
District of Málaga | Centro barrutia |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°43′17″N 4°24′39″W / 36.72128397°N 4.41087562°W |
Demografia |
Eraikin eta toki interesgarriak
aldatu- Udal Ondarearen Museoa: MUPAMa hiriko arte eta historia museoa da, 2007an inauguratu zena. Málagako udalaren jabetzako 4000 objektu baino gehiagok osatutako bilduma bat du, 1487an hiriko lehen udaletxea sortu zenetik egundaino.
- Félix Saenzen etxeak: estilo erregionalistako bi etxebizitza eraikin dira, Fernando Guerrero Strachan arkitektoak diseinatuak eta 1922an eraikitakoak. Garaiko gustua zen neomudejar eta neopizkundetar elementuzko euren apainduragatik nabarmentzen dira
- Alkazabako tunela: Gibralfaro mendiaren eta Alkazaba muinoaren magalpean eraikia, tunelak Campos Elíseos auzoa Plaza de la Merced plazarekin lotzen du.
Garraioa
aldatuAutobusez EMTren honako linea hauen bidez lotua dago:
Linea | Bidea | Ibilbidea | Maiztasuna[1] |
---|---|---|---|
C2/Linea | |||
1/Linea | |||
3/Linea | |||
4/Linea | |||
11/Linea | |||
14/Linea | |||
16/Linea | |||
19/Linea | |||
25/Linea | |||
32/Linea | |||
33/LInea | |||
34/Linea | |||
35/Kubea | |||
37/Linea | |||
N1/Linea |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lanegunetan. EMT Málaga