Paseo de Reding Andaluziako hiriburuetako bat den Málagako Este barrutian zehar mendebaldetik ekialderanzko noratzan doan bide bat da. Hiriaren erdigunea eta ekialdeko zatiaren arteko komunikazio bide garrantzitsu bat da, Gibralfaro mendiaren magala eta itsasoaren artean 450 metrotan zehar dihoana.

Paseo de Reding
Geografia
LurraldeaMálaga
Map

Eraikin nabarmengarriak aldatu

Bide honek hegoaldean dagoen La Malagueta eta iparraldean dagoen Campos Elíseos auzoen arteko muga funtzioa egiten du, eta, bere ibilbide osoan zehar, interes arkitektonikoa duten eta monumentalak diren zenbait eraikin daude, Udal Ondarearen Museoa eta Félix Saenzen etxeak iparraldeko zatian eta Noble Ospitalea, La Malaguetako zezen plaza, Desfile del Amor Eraikina, Palacio de la Tinta eta Miramar jauregia hegoaldeko zatian.

Izenaren jatorria aldatu

Paseo de Reding pasealekuak bere izena Espainiako Independentzia Gerrako frantziar inbaditzaileen aurkako Bailéngo gudua irabazi zuen suitzar militarraren omenezkoa da. Hau, Málagako Gobernari Militarra ere izan zen, Alameda Principal eta Alameda de Colón eraikitzea ahalbidetu zuten arabiar harresien zati bat botatzeaz arduratu zena.

Kanpo estekak aldatu