Campidoglio enparantza

Campidoglio enparantza (italieraz: Piazza del Campidoglio) Erromako enparantza ezagun bat da. Campitelli rionearen muina da eta hiru jauregi daude bertan, tartean Erromako udaletxea eta Museo Kapitolinoak.

Campidoglio enparantza
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio I
Koordenatuak41°53′36″N 12°28′59″E / 41.89333563°N 12.4829236°E / 41.89333563; 12.4829236
Map
DiseinatzaileaMichelangelo

Historia

aldatu

XV menderarte Kapitolino muinoaren eremu honi colle caprino ezizena ematen zitzaion (ahuntzen muinoa), izan ere artzaiek ahuntzek bazkaleku gisa erabiltzen baitzuten. 1536an Karlos V.aren garaipen desfilea bertatik pasa zen eta Paulo III.ak lotsatu egin omen zen.

1537an Marko Aurelioren zaldi gaineko estatua ezarri zen bertan eta Aita Santuak Michelangelori enparantza dotore bat diseina zezan eskatu zion. Senadoreen jauregia (gaur egungo udaletxea) ezarriz eta alboan Kontserbadoreen Jauregia zeudenez (gaur egun Museo Kapitolinoak daude bertan) honen parean oso antzekoa zen Jauregi berria eraiki zuen, eta plaza trapezoidea diseinatu zuen prespektiba lerroek Senadoreen jauregia goraipa zezaten. Zoruaren diseinua ere berak egina da.

Lanek geldo egin zuten aurrera eta XVII. mendean bukatu zen enparantza. 1735 urtean ireki ziren Museo Kapitolinoak.

Jauregiak

aldatu

Irudia

aldatu
 
Campidoglio enparantza, erdian Erromako udaletxea.

Kanpo estekak

aldatu