Camelia Voinea

gimnasta artistikoa errumaniarra

Camelia Voinea (Konstantza, Errumania, 1970eko martxoaren 1a) errumaniar gimnasta artistikoa da, 1988ko txapeldunorde olinpikoa taldekako lehiaketan.[1]

Camelia Voinea

Bizitza
JaiotzaKonstantza1970eko martxoaren 2a (54 urte)
Herrialdea Errumania
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Olympic.org: camelia-voinea Edit the value on Wikidata

Kirolari ibilbidea aldatu

1985 aldatu

Montrealgo Munduko Txapelketan, 1985ean, zilarra eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Sobietar Batasunaren atzetik eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik. Taldekideak: Laura Cutina, Eugenia Golea, Daniela Silivas, Ecaterina Szabo eta Celestina Popa izan ziren.

1987 aldatu

Rotterdameko 1987ko Munduko Txapelketan, taldekako urrea irabazi zuen Sobietar Batasunaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, Aurelia Dobre, Daniela Silivas, Ecaterina Szabo, Celestina Popa eta Eugenia Golea lagun zituela.

1988 aldatu

1988an, Seulgo (Ipar Korea) Olinpiar Jokoetan zilarra lortu zuen, Sobietar Batasunaren ondoren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik (brontzea). Hona hemen taldeko kideak: Aurelia Dobre, Celestina Popa, Gabriela Potorac, Daniela Silivas eta Eugenia Golea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu