Caltongo ehungintzako greba

Caltongo ehungintzako greba Eskoziako historian gatazka industrial garrantzitsuenetakoa izan zen, 1787an, non tropek manifestarien aurka tirokatu eta sei hil zituzten. Caltongo ehuleek Eskoziako langile klaseko lehenengo martiriak bihurtu ziren.[1] Sarraskiak egoteaz gain, grebak langile mugimendua lagundu zuen, lan-indarra eta langileen arteko aldaketa azpimarragarriak lortuz.[2] 1787ko Caltoneko ehungintzako sarraskia oroitzeko Ken Currie artista eskoziarrak panel bat egin zuen 200. urteurrenean.[3]

Garaiko ehuleak.

Ehungintzan lan egiten zuen komunitatea zen Calton garai horretan, Glasgow-eko kanpoaldean, Eskozia. Caltongo garai onenean, soldatak urtean 100£ igo ziren, eta ehuleek gizartearen posizio altuenetan egotea lortu zuten. Hala ere, lanaren mekanizazioa eta lan-indarraren hazkundeak soldatak asko murriztu zituen.[4]

1787ko udan, Caltongo ehule artisauek manifestazio bat egin zuten Glasgow-eko kaleetatik, soldaten %25eko murrizketaren aurka eta patronalaren itxieraren aurka protestatzeko.[5] Langileek biltegietako materiala erabili zuten suak kalean egiteko. Irailaren 3an, hiriaren magistratuek, ofizialen indarrarekin, Caltonera joan ziren, baina grebalariek kanporatu zituzten. 39. erregimentuko destakamendu batek, Kellet koronel tenientearen agindupean grebalariengana joan zen, eta bat-bat Parkhouse-en, Duke Street. Moskete batzuen tiroek hiru langile erail zituzten.[6] Beste hiru langile zaurien eraginez hil egin ziren.[7] Tropek hurrengo orduetan sortu ziren liskarrak erreprimitu egin zituzten. Hurrengo egunean langile gehiago parte hartu zuten greban, baina liskarren kopurua murriztu zen.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Friends set to bring city's Calton Weavers back to life» Evening Times (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  2. (Ingelesez) «First martyrs of the working class» HeraldScotland (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  3. «Glasgow History Mural: Panel One» www.mediamatters.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  4. «Scotland in the nineteenth century: Section 9.15: Textile industry» gdl.cdlr.strath.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  5. Anna., Clark,. (1995). The struggle for the breeches : gender and the making of the British working class. University of California Press ISBN 0520086244. PMC 29668527..
  6. a b George MacGregor (1881). The history of Glasgow: from the earliest period to the present time. T. D. Morison. pp. 371–372.
  7. «Weavers' Strike Riots - East End Glasgow History» www.glasgowhistory.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).

Kanpo estekak aldatu