Callejón de Huaylas
Callejón de Huaylas Andeetako haran alubial estu eta luze bat da, Peruko Ancash departamenduan dagoena. Santa ibaiak eratzen du goi Andeetako Conocochan duen iturburutik Cañón del Patoraino. Haran hau Cordillera Negrak mendebaldetik eta Cordillera Blancak ekialdetik inguratzen dute, azken hau, mundu osoko mendikate tropikalik garaiena da, elurrez eta izotzez estalitako 6000 metrotik gorako altuerako mendiekin, Cordillera Negran 5100 metro arteko mendiak dauden bitartean, elurrik ez izateagatik bereizten direnak, hilabeterik hotzenetan mendikate honetako tontor handienetako batzuetan itxura zurixka ematen dieten txingor eta antzigar metaketa handiak biltzen diren arren.
Callejón de Huaylas | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°16′S 77°07′W / 9.27°S 77.12°W |
Mendikatea | Andeak |
Estatu burujabe | Peru |
Ur-gorputza | Santa River (en) |
Aipatu beharra dago Santa ibaiak bere ibilbidea jarraitzen duela Ozeano Barean itsasoratu arte, baina sektore hau jada ez da Callejón de Huaylasen zatitzat hartzen, ibaiaren garrantzia ezinbestekoa da inguruko herri eta hiriak mantentzen dituzten aktibitate ekonomikoen garapenerako, azken urteetan ibaiaren kutsaduraren arazoa areagotzen doa Huaraz hiriaren inguruan.
Mendikate tropikalik garaiena den Cordillera Blancako mendi elurtu eta aintzirek eta Callejón de Huaylasko gainontzeko paisaiak erakargarritasun turistiko handiak dira perutar bisitarientzat zein paisaia eder eta ikusgarri hauen ontasunak ezagutzen dituzten atzerritarrentzat. Haranaren erdian dagoen Huaraz hiria da Huascarango Parke Nazionaleko erakargarritasun ugarietan barneratzen diren espedizio askoren abiapuntu nagusia.
Baina ez da soilik natura bertan ikus daitekeena, eta aire garbia arnastea ahalbidetzen duena, baizik eta espainiarren aurreko lekukotza arkeologikoak ere badaudela, Wilcahuaingo hondakinak kasu, Amerikako nekazaritza aztarnarik antzinakoenetako bat aurkitu den Guitarreroko leize-zuloa, Inken bideen ondo kontserbatutako zenbait zati ere badaude beste lekukotza kultural ugariren artean.
Hiri eta herri garrantzitsuak
aldatuAfaltaturiko bidea hegoaldetik iparraldera jarraituz, Conocochako aintziratik honako toki hauetara iris daiteke: