Ireki menu nagusia

Cabezako Ama Birjinaren baseliza Nafarroako Tutera udalerrian dagoen baseliza bat da. Cabezako Ama Birjinaren karrikan kokatua dago[1]. Gaur egungo eraikina XIX. mendean eraiki zen, XVII. mendean eraikitakoa ordezkatuz. Izen berdineko Cabezako Ama Birjinari sagaratua dago.

Cabezako Ama Birjinaren baseliza
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Tutera
Helbidea Cabezako Ama Birjinaren karrika
Koordenatuak 42° 03′ 59″ N, 1° 36′ 34″ W / 42.06639444°N,1.60934167°W / 42.06639444; -1.60934167Koordenatuak: 42° 03′ 59″ N, 1° 36′ 34″ W / 42.06639444°N,1.60934167°W / 42.06639444; -1.60934167
Historia eta erabilera
Elizbarrutia Tuterako elizbarrutia
Arkitektura

Eduki-taula

EraikinaAldatu

Gaur egungo eraikina Cabezako Ama Birjinaren karrikako beste etxebizitza batzuei atxikitutako nabe txiki bakarreko baseliza da. Kondaira baten arabera, jatorriz Andaluziako Andujar udalerriko elizan zegoen bizantziar ikobografiako San Eufrasioren irudi bat du, irudi hau 711an mairuen inbasioan zehar harpilatua izan ez zedin ezkutatu omen zen, gerora, jada 1227an Sierra Morenako haitzulo batean topatu eta Tuterara ekarria izan omen zen.

Historia eta kronologiaAldatu

  • Leheenbiziko baseliza (XII. mendea?, XIV-XIX. mendeak)

Cabezako Ama Birjinari sagaratutako lehenbiziko baseliza hau 1611an sortua izan zen. Gaur egungo kokalekuan beharran beste batean zegoen, hain zuzen ere, Tuterako gaztelua dagoen Santa Barbara muinoaren oinetan, Trinitate Santuaren elizaren alboan. 1808an Iberiar Penintsulako Gerran suntsitua izan zen.

  • Gaur egungo baseliza (XIX. mendea)

Gaur egungo Cabezako Ama Birjinaren baseliza 1816an gaur egun dagoen kokalekuan eraiki zen, 1899an handitu zelarik.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Martínez-Escalada, J. (1999). Historia de Tudela contada por sus calles. Navarro&Navarro, Zaragoza, 565. orr.