CS Fola Esch (izen osoa Cercle Sportif Fola Esch) Luxenburgoko futbol taldea da, Esch-sur-Alzette hirikoa. 7 aldiz irabazi du Luxenburgoko futbol liga eta beste 3 aldiz kopa.

Cercle Sportif Fola Esch
Sorrera1906
Futbol zelaiaStade Émile Mayrisch
edukiera: 3.900 lagun
PresidenteaLuxenburgo Gérard Lopez
EntrenatzaileaLuxenburgo Stefano Bensi
LigaLuxenburgoko liga
2022-2313.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1906an sortu zuen irakasle britaniar batek eta Luxenburgoko talde zaharrena da beraz. "Urrezko aroa" 1918 eta 1924 artean izan zuen, lau liga eta bi kopa irabazi zituen. 1930 urtean beste liga bat lortu zuen.

Hiru hamarkada beranduago kopa titulu berri bat iritsi zen. 1990 hamarkadan hiriko talde handia den Jeunesse Eschekin bat egitekotan egon zen, baina elkarketa horri uko egin zion. Honen ondoren garai txarrak izan zituen eta 2004-05 denboraldia hirugarren mailan egin zuen.

Azken denboraldietan maila bikainean aritu da. 2011 urtean bigarrena izan zen ligan eta ondoren 2013 eta 2015eko ligak irabazi zituen eta Europako txapelketetan ere aritu zen. Hainbat urtetan titulurik lortu gabe egon ondoren 2021ean irabazi zuen berriz Liga.

Palmaresa aldatu

Luxenburgon: 11 aldatu

  • Liga (8): 1918, 1920, 1922, 1924, 1930, 2013, 2015, 2021.
  • Kopa (3): 1923, 1924, 1955.

Kanpo estekak aldatu