Carro de Combate de Infantería Tipo 1937 (CCI Tipo 1937) espainiar tanke arina izan zen.[1] 1937an, matxinoek diseinatu zuten La Naval ontziolan.[2] Horretarako Gerra Zibilean erabilitako hiru tanke "nagusi"etan oinarritu ziren: T-26a, Panzer Ia eta L3/35a.

CCI Tipo 1937
Motalight tank (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdea Espainia
Zerbitzua
Hasiera1937
Amaiera1937
Erabiltzaileabando matxinatu
Produkzioa
FabrikatzaileaLa Naval ontziola
Kopurua1
Zehaztasunak
Masa54 t eta 62 t
Luzera2.670 mm
Zabalera1.910 mm
Altuera2.500 mm

CCI Tipo 1937ak 100 ZP zuen MAN motorra zuen eta horri esker 36 km/o ere lortzeko gai zen. 20/65 mm-ko Breda M35 kanoi automatiko eta 7,92 mm-ko bi metrailadore (bata koaxiala eta bestea aurrealdean) erabiltzen zituen. Prototipoa teorian helburuak betetzen zituen eta 30 unitate ekoiztea erabaki zuten, baina, ezaugarri onak izateko blindajea baztertu zuten; blindaje urria eta kalitate txarrekoa zen eta ez zen nahikoa 7'92 mm-ko jaurtigaientzat. Hori zela eta ez zuten unitate bakar bat ere ekoiztu.

Gero, prototipoa errodamendu-trena aldatzea erabaki eta 80 ZP-ko motor berri bat instalatu zioten. Honela, artilleria-traktore bilakatu zen. Prototipo berriak Carabanchelgo Tiro Eskola Zentralean emaitza onak lortu zituen arren ez zuten inoiz ekoiztu. Egun, prototipoa Toledoko Infanteria Akademian dago.

Erreferentziak

aldatu
  1. Mazarrasa, Javier de. (1998). Los Carros de Combate en la Guerra de España 1936–1939. 1 Valladolid: Quirón Ediciones, 160 or. ISBN 84-87314-37-6..
  2. (Gaztelaniaz) Preston, Paul. (2003). La Guerra Civil Española. Bartzelona: Debolsillo ISBN 9788497590631..

Kanpo estekak

aldatu