Buztinzuriko haltzadia

Zarauzko basoa

Buztinzuriko haltzadia edo Tejeriako haltzadia Zarautzen (Gipuzkoa) dagoen baso txiki bat da, Eraztun Berde Urdina ibilbidean sartuta dagoena[1]. Haltza da baso hartako espezie nagusia.

Buztinzuriko haltzadia
Motabaso
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′43″N 2°09′46″W / 43.278558°N 2.1628794°W / 43.278558; -2.1628794
KokapenaZarautz

Ezaugarriak

aldatu

Bustinzuriko errekatxoa eta Abendaño errekarren artean kokaturik dago. Eremu txikia da, 10 minututan osatu daitekeen ibilbidea prestatuta dauka, informazio panel eta guzti[2].

Basoaren barnean mantentzen den hezetasunak haltzen artean iratzeak (orein-mihiak, iratze emeak, iratze arruntak...) eta azeri-buztanak oparo haztea ahalbidetzen du. Animalientzako garrantzi handiko habitata da, eremu urbanoa eta autopista bera oso hurbil izanik hegazti eta intsektuentzako babesgunea da.

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZARAUZKO ERAZTUN BERDE URDINERA IRTEERAK ESKAINIKO DIRA UDA HONETAN» Zarautz (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  2. «PASEO POR ZARAUTZ - Helduen hitza» www.helduenhitza.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).

Kanpo estekak

aldatu