Bury Me, My Love

2017ko bideojokoa

Bury Me, My Love The Pixel Hunt-ek taldeak garatu eta Arte Francek argitaratutako eleberri-bisuala da.[1] Nour eta Majd bikote siriarraren esperientzia kontatzen du istorioak, Nour Siriako gerra zibiletik Europara ihes egiten saiatzen den bitartean.

Bury Me, My Love
Jatorria
Argitaratze-data2019
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaPID Games (en) Itzuli
Banatze bideabanaketa digital eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoainteractive fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, Android, iOS eta Nintendo Switch
Adin-sailkapenaEveryone 10+
Software motoreaMonoGame (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak
burymemylove.arte.tv

Jostagarritasuna

aldatu

Jokalariak mugikorreko txat aplikazioaren bidez Majdek Nourri emandako erantzunak aukeratu eta aholkuak emango dizkio. Kasu batzuetan Nourrek eta Majdek irudiak bidaliko dizkiete elkarri.

Garapena

aldatu

Jokoa Frantziako The Pixel Hunt estudioak garatu zuen, Figs diseinu-estudioarekin, eta Arte Francek argitaratu zuen Androiderako eta iOSerako, 2017ko urriaren 25ean. Nintendo Switch eta Windowsen bertsioak 2019ko urtarrilaren 10ean argitaratu zituen Playdius Entertainment-ek.

Horrez gain, Nour's Choice izeneko doako prekuela bat jarri zen erabilgai webgunean azaroaren 3an.[2] Inkle sistema erabiltzen du fikziozko abentura interaktiboa eskaintzeko.[3]

Harrera

aldatu

Pocket Gamer-ek "jokatu beharrekoa" bezala izendatu zuen bere narrazio emozionalagatik, baina Switch-en bertsioa kritikatu zuen.[4] Polygon-ek gomendatu egin zuen bere "narrazio distiratsua" zela eta.[5] Game Spot-ek "lurralde ezezaguna" esploratzeagatik goraipatu zuen, baina berriz jolasterakoan eskainitako aukerak aspergarriak zirela kritikatu zuen.[6]

British Academy Games Awardsak 2018an ospatu zirenean, Best Mobile Game and Game Beyond Entertainment arloetan izendatu zuten. 2018ko Games for Impact arloan izendatu zuten The Game Awards-en. 2018ko Joko Mugikorren Nazioarteko Sarietan, Joko Esanguratsu Onenaren saria irabazi zuen. [beharrezko hitzordua]

Erreferentziak

aldatu
  1. Gamerauntsia. «Bury Me, My Love» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  2. (Ingelesez) Sowden, Emily. (3 November 2017). «Nour's Choice is a short prequel to the Syrian refugee story, Bury Me, My Love» Pocketgamer.com.
  3. (Ingelesez) Maurin, Florent. (8 December 2017). «The emotional rollercoaster of making a video game» Game Developer.
  4. (Ingelesez) Cowley, Ric. (4 January 2019). «Bury me, my Love Switch review - "Beautiful game, wrong platform"» Pocketgamer.com.
  5. Campbell, Colin. (9 January 2019). «Bury Me, My Love is the stirring story of a refugee’s dangerous journey» Polygon.
  6. Wakeling, Richard. (8 January 2019). «Bury Me, My Love Review - Trials And Tribulations» GameSpot.

Bibliografia osagarria

aldatu

Kanpo estekak

aldatu