Burrunbagailu
Burrunbagailua (ingelesez: Buzzer) hotsak sortzen dituen gailu elektronikoa da. Hots-iturriaren arabera, ondorengo sailkapena egin daiteke: mekanikoa, elektromekanikoa eta piezoelektrikoa. Burrunbagailuak iratzargailuetan, tenporizadoreetan eta antzeko beste zenbait gailutan erabiltzen dira.
Historia
aldatuElektromekanikoak
aldatuJoseph Henryk asmatu zuen lehenengo burrunbagailu elektrikoa 1831n. Batez ere ateetako txirrinatzat erabili izan ziren 1930eko hamarkadaren hasierara arte, doinu eztiagoko txirrinak agertu zirenean.
Piezoelektrikoak
aldatuBurrunbagailu piezoelektrikoak Japonian asmatu ziren eta 1970eko eta 1980ko hamarkadetan gailu elektroniko askotan txertatu zituzten.