Burlinskoie aintzira

Errusiako aintzira arrosa

Burlinskoie aintzira (errusieraz: Бурлинское озеро) Errusia erdialdeko Altai eskualdean dagoen aintzira bat da, Kulund esteparen erdian eta Kazakhstanekiko mugatik gertu[1].

Burlinskoie aintzira
Motaaintzira eta salt lake (en) Itzuli
Sakonera1,65 m
Geografia
Map
Koordenatuak53°08′12″N 78°24′51″E / 53.136622°N 78.41405°E / 53.136622; 78.41405
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Altai kraia
Hidrografia
Arroaren azalera1.720 km²

Deskribapena aldatu

Slavgorod herritik 20 km ipar-mendebaldera dago. 31,3 km²-ko azalera du eta 1,65 m-ko batez besteko sakonera du soilik. Uraren kolorea gris-urdina da normalean baina udan nahikoa berotzen denean Artemia salina krustazeoa asko ugaltzen da eta uraren kolorea aldatuz aintzira arrosa bihurtzen da[2].

Uraren propietateak aldatu

Hustubiderik ez duenez eta sakonera oso txikia duenez aintzira oso gazia da. Sodio kloruroaren portzentaia %21'8-koa da eta uraren dentsitatea 1'202 g/ml.

Gatz ekoizpena aldatu

Aintzirak duen gatz hori ustiatu egiten da 1762tik[3] eta trenez garraiatzen da. Trenbidea aintziraren hondoan ezarrita dago eta trena igarotzen denean ur gainean doalako ilusioa sortzen du[4].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Land of Thousand Lakes: Unequivocal Beauty of Russia's Altai Krai» Sputnik International 20200827T1330+0000 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  2. (Ingelesez) Insider, Business. (2016-08-27). «This Siberian lake has just turned bright pink a couple of months early» TheJournal.ie (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  3. «Бурлинское месторождение соли - Евразийская Соляная Компания» www.esolk.ru (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  4. (Txekieraz) «Vody jezera brázdí vlak, po podvodních kolejích vozí sůl - iDNES.tv» iDNES.cz (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).

Kanpo estekak aldatu