Buggy harearen gainean ibiltzeko diseinatutako automobil bat da. Txasis arina, sabai zurrunik gabeko karrozeria eta gurpil handiak izaten ditu. Lehen buggyak Volkswagen Beetle gainean eraiki ziren[1][2]. Modeloari ingelesez bug esaten zaio, ingelesez zomorroa esan nahi duena; buggy bug hitzaren txikigarria da. Gaur egun, badira buggyak, bai ekoizpen-eredu industrialetan oinarritutakoak, bai erabat artisautzakoak.

Harean erabiltzeko buggy bat

Buggyak, batez ere, horrelako ibilgailuak gidatzen edo diseinatzen dituzten pertsonentzat pentsatuta daude. Bere gurpil handiei esker, kostaldeko zonaldeetan eta basamortuetan erabiltzen dira, non libreki zirkulatu eta duna ugarien artean salto egin daitekeen. Landan lan egiteko ere erabil daitezke, esekidura indartua ematen zaienean. Bere erabilera hainbat gorputz militarretako unitate berezien artean hedatu da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Como hacer un buggy volkswagen tu mismo y muy original» Artofit (Noiz kontsultatua: 2021-11-10).
  2. (Ingelesez) «The inventor of the dune buggy has passed away» Top Gear 2021-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-11-10).

Kanpo estekak aldatu