Brytta, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Rohango hamaikagarren erregea izan zen, Frealafen semea, eta honen oinordeko bihurtu zen hau hiltzean, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2798an.

Historia aldatu

Bere erregealdian, Rohan, oraindik, Dunledinarren aurkako gerretatik suspertzen ari zen, eta etsaitasunak, mendebaldeko mugan mantendu ziren.

Dunledinarrekin zituzten gatazkez gain, beste arazo bat ikusi zen: Nano eta Orkoen arteko gerrak, orko ugari, Mendi Lainotsuetatik eta Ered Nimraisetik Rohan hegoaldera ihesean etortzea eragin zuen. Bryttak, orkoak kanporatzeagatik borrokatu zuen, eta, hil zenean, orko bakar bat bera ere ez zela geratzen uste izan zen.

Bryttak, bere aitaren behartsuei laguntzeko politika jarraitu zuen, honela, Leofa izena lortu zuelarik, rohaneraz "ongi maitatua" esan nahi duena.

44 urteko erregealdia izan zuen, eta, bere oinordekoa, Walda izan zen 2842an.


Aurrekoa
Frealaf
Rohaneko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2798-2842
Ondorengoa
Walda

Kanpo estekak aldatu