Brumadinho presako hondamendia

Brumadinho udalerrian, Brasilen, 2019ko urtarrilean izandako meatze soberakinen presaren haustura eta hondamendia

Brumadinho presako hondamendia 2019ko urtarrilaren 25ean gertatu zen, C Corrego do Feijão burdina meategian dagoen I. Presa, soberakin presa, Brumadinhotik 9 kilometro ekialdera, hondoratu zenean, Brasilgo Minas Gerais estatuan.[1] Presa Vale konpainiaren jabetza da, 2015eko Marianako presaren hondamendian parte hartu zuen enpresa bera.[2]

Brumadinho presako hondamendia
Brumadinho, Minas Gerais (47021723582).jpg
Brumandinhoko presa hondoratzeak utzitako hondamendiren irudi bat
Gertakaria
Data 2019ko urtarrilaren 25a
Kokapena Brumadinho eta Córrego do Feijão (en) Itzuli
Koordenatuak 20° 07′ 11″ S, 44° 07′ 17″ W / 20.1197°S,44.1214°W / -20.1197; -44.1214Koordenatuak: 20° 07′ 11″ S, 44° 07′ 17″ W / 20.1197°S,44.1214°W / -20.1197; -44.1214
Parte hartzailea(k) Vale (en) Itzuli
Herrialdeak Brasil
Kalteak
Hilak 248
Zaurituak 23
Desagertuak 22

Bazkalorduan, presak meategiaren bulegoetan aurrera egin zuen lohi isuria askatu zuen, baita beherago zeuden kafetegi batera, beheko etxeetara, abeletxeetara, ostatuetara eta errepide batera ere. [3][4][5][6] 270 pertsona hil ziren istripuaren ondorioz, horietatik 259 hiltzat jo ziren ofizialki 2019ko urtarrilean, eta beste 11 desagertuak zirela salatu zen, haien gorpuak ez baitziren aurkitu.[7][8] Hondamendiak ingurumen eta gizarte krisi larria eragin zuen eskualdean.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu