British Marine Air Navigation Co. Ltd.

British Marine Air Navigation Co. Ltd hegaldi konpainia britainiarra izan zen, bizitza laburrekoa. Itsasontzi hegalariak erabiltzen zituen Mantxako kanala zeharkatzeko, 1923an eta 1924an. 1924an beste hiru airelinearekin bat egin zuen, Imperial Airways sortzeko.

British Marine Air Navigation Co. Ltd.
Datuak
MotaAirelinea
JabeaSupermarine (en) Itzuli
Historia
Sorrera1923
OndorengoakImperial Airways (en) Itzuli
Desagerpena1924ko martxoaren 31

Formazioa aldatu

British Marine Air Navigation Co. Ltd. 1923an sortu zen Supermarine eta Southern Railwayren (Southampton Docksen jabeak) arteko enpresa bateratu gisa. Woolstonen zuten basea izan zen Britainia Handiko itsasontzi hegalari komertzialen lehen gunea, bere aduana- eta immigrazio-instalazioekin. 1923ko abuztuaren 14an hasi zen bidaiarientzako lehen hegaldi-zerbitzua, Cherbourg, Le Havre eta Kanaleko uharteetara hegaldiak eginez.

Aireontziak aldatu

Hiru ontzi hegalari erosi zituzten, Supermarine Sea Eagle, Reginald Mitchellek diseinatuak, Spitfire diseinatzeagatik ospetsu egin zena, eta 1923an inauguratu zuten flota.

Kanpo estekak aldatu