Branting monumentua

Branting monumentua (suedieraz: Brantingmonumentet) Estokolmoko Norra Bantorgeteko parke batean eraikitako brontzezko eskultura multzoa da.

Branting monumentua
Hjalmar Branting Denkmal Stockholm DSC 0005w.jpg
Jatorria
SortzaileaCarl Eldh (en) Itzuli
Sorrera-urtea1952
Honen izena daramaHjalmar Branting
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea eta Granitoa
Dimentsioak5 (altuera) m
Genero artistikoaarte publikoa
Deskribapena
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Koordenatuak59°20′07″N 18°03′16″E / 59.3353°N 18.0544°E / 59.3353; 18.0544
Map

HistoriaAldatu

Monumentuan Hjalmar Branting (1860 – 1925) sozialdemokrazia suediarraren pertsonalitate handia agertzen da. Multzoa Carl Eldh artistak egin zuen. Eldh 1926an monumentuan lanean hasi zen, Branting hil eta urtebetera, baina 1952 arte ez zen altxatu. Monumentuak Maiatzaren Eguneko manifestazio bat erakusten du; bertan langile talde bati zuzentzen ikusten da Branting. Langile mugimenduaren aitzindarietako asko Branting inguruan ikusten dira monumentuan, besteak beste, Axel Danielsson eta August Palm.[1]

BandalismoaAldatu

1992ko maiatzaren 17an, lehergailu batek eztanda egin zuen eta monumentuan kalteak eragin zituen, tartean Brantingen gorputzan.[2] Antza denez, dibertsio gisa, zazpi gaztek antolatu zuten erasoa. Bi urte geroago monumentua zaharberritua izan zen. Konponketak 320.000 Suediar koroen kostua izan zuen. Dirua Estokolmo hiriak eta Sindikatu Suediarren Konfederazioak ordaindu zuten.

ErreferentziakAldatu

  1. https://archive.is/20130418120155/http://www.olofstrom.se/olofstrom/Eldh/Mer/merombrantingmonumentet.htm
  2. Barbro Dillworth & Fredrik Nejman, "Vem är trött på statyerna?", Expressen, 18 May 1992.

Kanpo estekakAldatu