Botozko itsasontzia marinel batek edo talde batek itsasoan pairatutako arrisku bati aurre egin izanagatik eliza edo santu bati egiten zioten oparia zen. Normalki, euren itsasontziaren eskala txikiko erreplika bat izaten zen, eta askotan elizaren sabaitik eskegitzen ziren.

Botozko itsasontzi bat Orioko San Nikolas elizan.

XX. mendearen hasieran elizetatik jendeak egindako opari gehienak kendu ziren, eta itsasontzi hauetako asko desagertu dira, edo museoetan amaitu dute. Hala ere, Euskal Herrian kontserbatzen dira, oraindik, horietako batzuk[1].

Motak aldatu

Arrazoi anitz egon zitezkeen botozko itsasontzi bat eskaintzeko[1]:

  • Eskertzakoak: marinelek itsasontziaren erreplika bat ematen zioten elizari galerna bat edo beste egoera latz bat pasatutakoan, salbatzea eskatu zioten santu edo elizari eskertuz.
  • Propiziatorioa: marinelek etorkizunean egingo zuten bidaia zail batetik babesteko eskatzen zioten elizari, eta trukean oparia ematen zuten.
  • Supererogatiboa: gertaera puntual bat baino gehiago, bizitza oso bat eskertzeko emandako oparia izan ohi da.
  • Oroigarrizkoak: egondako tragedia bat (adibidez, marinel baten heriotza) gogoratzeko beste norbaitek emandakoa. Mezatan eta otoitzetan erabiltzekoa.
  • Ornamentalak: itsas munduari buruzko beste opari batzuk, botozkoak izango zirenak aurreko kasuren batean sartzen baldin badira.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Abajo, Xabier Armendáriz. (2009). «Exvotos y ofrendas marineras en el País Vasco: estado del estudio e inventariado de materiales votivos marítimos.» Itsas memoria: revista de estudios marítimos del País Vasco (6): 381–402. ISSN 1136-4963. (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).

Kanpo estekak aldatu