W eta Z bosoi
W eta Z bosoiak elkarreragin nuklear ahularen partikula bitartekariak dira, naturako lau funtsezko elkarreraginetako bat. Masa handiko hiru partikula mota dira, oro har beste partikula batzuen (leptoiak eta quarkak) zaporea aldatzeaz arduratzen direnak.
W eta Z bosoi | |
---|---|
Konposaketa | W boson (en) () Z boson (en) () |
Elkarreraginak | elkarrekintza nuklear ahul, grabitazio eta elkarrekintza nuklear ahul |
Aurkitua | list of values as qualifiers (en) 1983 |
Bataz besteko bizitza | 0 s |
Karga elektrikoa | 0 e eta 0 e |
CERNean aurkituak izan ziren 1983an, euren existentzia eta ezaugarri orokorrak askoz lehenago aurresanak izan ziren arren. W bosoiak izen hau ingelesezko weak hitzagatik jasotzen du, bereizten duen elkarreragin ahulagatik. Z bosoiak bere izena, aurkitua izan zen azkena izanagatik jasoko zuen, edo "zero" karga elektrikoa izateagatik agian. Tarteko bosoi bezala ere ezagutzen dira.
Propietateak
aldatuBi W bosoi mota daude: bat karga elektriko positiboarekin, funtsezko kargaren parekoa, eta bestea karga berarekin baina negatiboa. W+ eta W- bezala irudikatzen dira, eta biak dira elkarren antipartikula. Z bosoia elektrikoki neutroa da, eta bera da bere antipartikula propioa.
Hiru bosoi motak oso masiboak dira funtsezko partikulak izateko. W bosoiek 80,4 GeV/c2eko masa dute, eta Z bosoiak 91,2 GeV/c2ekoa. Burdin nukleoak baino masiboagoak dira, elkarrekintza honen eragina hain distantzia txikietan gertatzea ongi azaltzen duena, 10-18 metroko neurrian.
Hiru bosoiek 1 spina dute, eta 10-25 segundoko batez besteko bizi iraupen oso laburra.