Borough Market Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen merkatu estali bat da, Southwark udalerrian dagoena. Londresko elikagai merkatuen artean handienetakoa eta zaharrenetakoa da. Southwarkeko katedralaren alboan dago.

Borough Market
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaSouthwark
Koordenatuak51°30′20″N 0°05′27″W / 51.5056°N 0.0908°W / 51.5056; -0.0908
Map
Historia eta erabilera
2017ko ekaineko Londresko atentatua
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Londresko zubiaren hegoaldeko muturrean egonik, mila urtetan zehar existitu izan da merkatua bertan, itxura eta egitura aldatu izan badu ere. Lehenengo aipamena 1276ko agiri batean badago ere 1014an sortua dela uste da.

XIX mendean garrantzia handia hartu zuen ibaiertzeko nasetatik gertu zegoelako. 1860 urtean trenbidea hego-ekialderantz luzatzea erabaki zen baina merkatua tokiz mugitu ezin zenez biadukto bat egin zuten trena gainetik pasatzeko. Orduan Art Deco estiloko eraikina egin zen.

2014 urtean merkatuak milurtekoa ospatu zuen.

2017ko ekainaren 3an atentatua izan zen bertan. Erasoak 7 hildako eta 48 zauritu eragin zituen, tartean erasotzaileak geldiarazten saiatu ziren armarik gabeko bi polizia ere.

Iruditegia aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Helbidea: Borough Market 8 Southwark St, London, SE1 1TL
  • Metro geltokia:   Borough

Kanpo estekak aldatu